Melillako hesia
Melillako hesia (gaztelaniaz: valla de Melilla) Espainia eta Maroko arteko muga zerraditzen duen hesia da, legez kontrako inmigrazioa eta kontrabando oztopatzea helburua duena.
Melillako hesia | |
---|---|
Espainia eta Maroko arteko muga | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 35°17′58″N 2°58′28″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1998 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 6 () m |
Melilla eta Ceutako mugak Europar Batasuna afrikar herrialde batekin duen muga bakarrak dira.[1] Lehenengo hesia 1998an eraiki zuten baina poliki-poliki Espainiako itxitura indartu zuen.[2] Beni Ansarkoa da pasabide nagusia, baina Melillak baditu beste hiru muga postu txikiagoak: Farkhana, Mariguari eta txinatar auzoa.[3]
Etorkinentzako harresi hau igarotzeko hainbat saio egin dituzte, baita zenbait aldiz lortu ere.[4] 2022ko ekainaren 24an, Gurugu mendian zeuden 2.000 migratzailek jo zuten hesira, eta hura zeharkatzeko ahaleginean 37 hildako suertatu ziren haien kontrako errepresioaren ondorioz; hala ere, 500 migratzailek Melillara heltzea lortu zuten.[5]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Ingelesez) Bilefsky, Dan. (2017-2-20). «More Migrants Storm Fence to Enter Ceuta, Spanish Enclave in Africa» The New York Times ISSN 0362-4331..
- (Gaztelaniaz) «12 kilómetros de alambre, cuchillas y mallas para contener el sueño europeo» eldiario.es 2013-11-20.
- Berasain Tristan, Kristina. (2017-07-14). «Hamabi kilometro koadroko kaiola» Berria.
- «Melillako hesia gainditzen saiatu dira ehun lagun» Berria 2015-11-22.
- Otamendi, Jon Ordoñez Garmendia-Gorka Berasategi. «Gutxienez 37 migratzaile hil dira Melillako hesia gainditzeko azken ahalegin jendetsuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
Kanpo estekak
Artikulu hau Melillako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |