Meli Derenalagi
Ratu Meli Derenalagi (Suva, Fiji, 1998ko azaroaren 26a), Fijiko zazpiko errugbi selekzioko aurrelaria da. Deskarga gaitasunagatik da ezaguna Derenalagi[1] Bere osabek, Semisi Naevok eta Apenisa Naevok, eta aitak, Ratu Vuniani Derenalagik ere, Fiji taldean jokatu zuten zazpiko errugbian[2][3].
Meli Derenalagi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1998ko azaroaren 26a (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Natabua High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
![]() ![]() |
Ibilbidea
2019an, urteko hasiberri saria irabazi zuen. 2020an, Fiji zazpiko taldearen kapitaina izan zen Sydney Sevens-en 2020an, lehen titulurako, Hegoafrikari 12-10 irabazi zion finalean[4].
Fijiko selekziorako hautatu zuten 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko, gizonezkoen zazpiko errugbi txapelketan[5]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Zeelanda Berria 24-12 irabazi ostean, urrezko domina lortuko zuen fijiar taldean ere izan zen[6][7].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[8][9].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Zazpiko-errugbia gizonezkoa[10]. |
Erreferentziak
- Derenalagi On Leadership. .
- «Rugby Sevens DERENALAGI Meli - Tokyo 2020 Olympics» ...
- Respect Is The Key To Derenalagi’s Success Says Dad. .
- Sydney Sevens: Our Night. .
- «Tokyo 2020 Olympic Games: Men’s sevens squads» World Rugby 6 July 2021.
- Rugby Sevens - New Zealand v Fiji - Gold Medal Match Results. .
- «Fiji defeats New Zealand, clinches back-to-back gold medals in rugby 7s | NBC Olympics» www.nbcolympics.com.
- «Ratu Meli Derenalagi» olympedia.org 2022-02-03an. begiratua(Ingelesez)
- «Ratu Meli Derenalagi» Olympics.com 2022-02-03an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)