Meleagro
Greziar mitologian, Meleagro Eneoren eta Altearen semea da, Kalidon lurraldeko basurde-ehiztarien buruzagia. Eneok uzta jaso, eta Artemisari izan ezik, gainerako jainko guztiei eskaintzak egin zizkien uztarengatik eskerrak emanez. Artemisak, hura ikusirik, basurde bat bidali zuen Kalidonera, hango larreak desegin zitzan. Meleagrok basurdea harrapatzeko ehiztari-talde bat bildu zuen, bere herriko ehiztariek eta Altearen anaiek osatua. Basurdea harrapatu zutenean, Meleagrok bere herriko ehiztarien artean zatikatu nahi izan zuen basurdea, eta amaren anaiak, haren herrikoak ez zirenez, hil egin zituen. Amak, ekintza haren ondorioz, Meleagro bizirik mantentzen zuen egur-zatia sutara bota zuen, eta egurra erre zenean, Meleagro hil egin zen.
Meleagro | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Oeneus (en) eta Ares |
Ama | Altea (mitologia) |
Ezkontidea(k) | Cleopatra Alcyone (en) |
Bikotekidea(k) | Atalanta |
Seme-alabak | Polydora (en) eta Parthenopeus (en) |
Anai-arrebak | Antiope (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.