Meltxor Agirre
Meltxor Anatxuri Agirre, artistikoki Meltxor Agirre (Donostia, 1640 ingurukoa - Granada, 1697ko irailaren 19a), Barrokoko arkitekto ezaguna zen.
Meltxor Agirre | |
---|---|
San Felipe Neri otoiztegia, Granadan, 1685-1752 | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1630 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Granada, 1697ko irailaren 19a (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Genero artistikoa | Barrokoa |
Biografia
Datu gutxu ezagutzen dira Meltxor Agirreri buruz eta esan daiteke nahiko pertsonalitate enigmatikoa izan zela. Aita Juan Atxuri zen, Lasarten jaiotako errementaria; ama, Margarita Agirre izan zen. Gurasoak Donostian 1637an ezkondu ziren eta Oiartzunen jarri ziren bizitzen. Meltxor zazpi anai-arreben laugarrena izan zen. Maltxorren osaba, bestetik, Oiartzunen, harri-lanatzaile maisua zen 1671an inguruan. Dirudienez, Atxuritarrek ez zuten prestigio handirik eta horregatik Meltxorrek sinatzeko Agirre abizena hartu omen zuen.
Arkitektoa garrantzitsua izango zen Donostian jaio omen zen baina badira ere beste teoriak. Jaiotze urtea ere ez dago garbi, 1630-1640 urtetan izan behar omen zen baina ez dago datu fidegarririk. Hori bai, Euskal Herritik Andaluziara joan ziren artistek sarritan haren laguntza izan zuten.
Gazte garaietan, bestetik, Euskal Herrian eta Asturiasen ibili zen harri-lantzaile bezala lanean. Berari buruzko lehen datu zehatza Cabrako eliza parrokialaren erretaularen lanetan parte hartu zuela da. Haren lanetan ere Madrilen modan zeuden elementu italiarrak eta frantsesak; beraz, ziur aski, Andaluziara joan aurretik, hiriburutik ibiliko zen ere bai. 1664an Cabra aurkitzen dugu, bertako etxe batean bizitzen; herri horrekin lotura berezia izango zuen, lan ugari eginez. 1675an Málagako katedralaren pulpituak egin zituen. 1679an haren lanen lekukoak Kordoban agertzen dira. 1686an Granadako katedralean aritu zen. 1692an bertako fatxadan aritu zen eta geroztik hil arte Grandan geldituko zen. Inoiz ez zen ezkondu baina bi seme-alaba izan zituen: Melchor eta Isabel; dirudienez ama Francisca Bonilla izan zen, arkitekoa hil zenean bere diszipulu batekin ezkonduta zegoena.[1]
Estiloa
Meltxor Agirre barrokoko maisu handi bat izan zen. Bere lanetan eragin desberdinak ikusi egin dira: Kordobako eskolaren manierismoa, Granadako eskolaren eragina, bereziki José Granados arkitektoarena. Juan de Herreraren eragina ere nabaria da.
Obra[2]
- 1675: Pulpituak, Málagako katedrala
- 1679.1682: Nuestra Señora de la Concepción kapera, Kordobako katedrala
- Cabrako Asunción y Ángeles parrokia, erretaula nagusia, datatu gabe
- 1691: Virgen de la Sierra baselizaren erretaula nagusia
- 1691: Santiago eta Santa Catalina erretaula, Asunción y Ángeles parrokian, Cabra
- San Pío V.ren baseliza, Adamuz (Kordoba), d. g.
- 1696: Jesusen Lagundiaren eliza, Antequera (Málaga)
- 1696: San Juan de Dios eliza, Antequera (Málaga)
- 1696: Santo Domingo parrokiaren pabilioia, Granada
Iruditegia
- San Juan de Dios elizaren kupula Antequeran.
- Málagako katedralaren pulpitu bat.
- Granadako katedralaren fatxada nagusia.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz): Biografia.
- (Gaztelaniaz): Biografia Historia Errege Akadmeikoaren webgunean.
- (Gaztelaniaz): Dialnet-MelchorDeAguirreUnaInfluenciaDecisivaDentroDeLasUl-5338231.pdf José Antonio Diaz Gómezen artikulua.
- (Gaztelaniaz): José Antonio Diaz Gómezen bideoa Youtuben.