Melchior de Polignac
Melchior de Polignac (Lavoûte-sur-Loire, 1661eko urriaren 11 – Paris, 1742ko azaroaren 20a) frantses kardinala eta diplomatikoa izan zen.
Biografia
Apaiz egin ondoren Erromara abiatu zen (1689), eta Egoitza Santuaren eta Frantziaren arteko ezagutza lortu zuen. Polonian enbaxadore izan zen (1693), eta Joan III.a Sobieski hil zenean (1696), Contiko printzea zen François-Louis errege izendatzea lortu zuen, baina beranduegi iritsi zen aginpidera, eta Luis XIV.ak Polignac-i leporatu zion hutsa. Frantziaren ordezkari izan zen Probintzia Batuen eta Britainia Handiaren arteko negoziaketetan (1710-1713). 1712an kardinal hautatu zuten, eta 1726an Auchko artzapezpiku. Anti-Lucretius poema handia amaitu gabe hil zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melchior de Polignac |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.