Melatonina

Melatonina[1] guruin pinealak jariatzen duen hormona da. Guruin pineala burmuinean dago, eta melatonina neurohormonatzat jotzen da.

Melatonina
Formula kimikoaC13H16N2O2
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C/C(=N\CCC1=CNC2=C1C=C(C=C2)OC)/O
MolView3D eredua
Konposizioanitrogeno eta karbono
Motatryptamines (en) Itzuli
Masa molekularra232,121 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaCircadin (en) Itzuli
Tratatzen duJet lag
Elkarrekintza5-hydroxytryptamine receptor 2B (en) Itzuli, Melatonin receptor 1A (en) Itzuli, Melatonin receptor 1B (en) Itzuli, Melatonin receptor 1B (en) Itzuli eta Melatonin receptor 1A (en) Itzuli
RolaAntioxidatzaile, depressant (en) Itzuli, hormona eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyDRLFMBDRBRZALE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia73-31-4 eta 8041-44-9
ChemSpider872
PubChem896
Reaxys205542
Gmelin16796
ChEMBLCHEMBL45
EC zenbakia200-797-7
ECHA100.000.725
CosIng35204
MeSHD008550
RxNorm6711
Human Metabolome DatabaseHMDB0001389
UNIIJL5DK93RCL
NDF-RTN0000148757
KEGGD08170 eta C01598
PDB LigandML1

Beste hormonen aldean melatoninak berezko ezaugarria du: haren ekoizpena argiaren intentsitatepean dago. Egunean zehar guruin pinealak kopuru aldakorretan jariatzen du melatonina, jariaketa handiagoa izanik ilunpean, eta urriagoa argipean. Ondorioz, melatoninak eginkizun garrantzitsua betetzen du erritmo biologikoetan, erritmo zirkadianoetan batez ere, fisiologiaren ikerketek agerian uzten dutenez.

Guruin pineala ingurugiroaren eragina jasotzen du erretinaren bidez, inguruneko seinaleak mezu endokrinoak bihurtuz. Hipotalamoaren gune suprakiasmatikoaren bidez erretinak jasotako argiak guruin pinealera iristen da, melatoninaren sintesia eragotziz. Hori dela eta, hormona honen sintesia handiagoa da argirik ez dagoenean, hots, gauean.

Serotonina neurotransmisoretik abiatuta sintetizatzen da melatonina. Era berean, serotonina triptofano aminoazidotik sortzen da.

Melatoninaren ekoizpena adinean aurrera joan ahala jaisten da. Zahartzaroan agertzen diren hainbat aldaketa fisiologikoak, hain zuzen (insomnioa, zelulen oxidazioa, immunitate-sistemaren ahultzea ere, agian...) melatoninaren ezarekin lotuak izan dira. Izan ere, frogatu da melatoninak loa eragiten duela, eragile hipnotikoa baita. Aldi berean antioxidatzaile indartsua da, erradikal askeek zelulei egiten dizkieten kalteak ekiditen dituena. Propietate horiek direla-eta, botika moduan erabiltzen da, lo eza edo insomnioa tratatzeko, eta zahartze prozesuak moteltzeko.

Kirolarientzako produktu osagarriak saltzen diren zenbait dendatan, eta online dendetan ere bai, errezetarik gabe saltzen da melatonina, albo-ondorioak deskribatu badira ere. Farmazietan saltzen den dosietan baino dosi txikiagoetan saltzen da errezetarik gabe saltzen denean.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.