Melanpo

Greziar mitologian, Melanpo (antzinako grezieraz: Μελάμπους, Melampous, "oin beltzezkoa"), greziar igarle bat da. Hesiodok olerki bat eskainiko zion, Melampodia izenekoa, gaur egun desagertuta dagoena.

Melanpo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAmythaon (en) Itzuli
AmaEidomene (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Iphianassa (en) Itzuli eta Iphianeira (en) Itzuli
Seme-alabakAbas (en) Itzuli, Antiphates (en) Itzuli, Mantius (en) Itzuli eta Pronoe (en) Itzuli
Anai-arrebakBias

Mitoa

Umea zela, Melanpok, bere zerbitzariei, hauek harrapatutako bi suge salbatzeko agindu zien. Esker on gisa, sugeek, ume gazteari, animaliekin hitz-egiteko ahalmena eman zioten.

Helduarora iritsi zenean, Melanpo, ospe handiko igarle eta petrikilo bat izan zen. Argolidan zegoela, Preto erregeak deitu zuen. Errege honen hiru alabak erotu egin ziren, Dioniso jainkoa gurtzeari uko egiteagatik, behiak zirela uste zuten. Melanpok, erresumaren heren bat eskatu zuen sendapenaren prezio bezala. Pretok uko egin zion, eta hiru printzesen eromena hedatu egin zen, laster, erresuma guztiko emakumeak berdin geratu zirelarik, euren etxeak utzi eta euren seme-alabak hil zituztenak. Melanpok, orduan, dionisiar eromena arindu zuen sendapen homeopatiko baten bidez: "erritu oihu eta deabruzko erotasun baten bidez". Melanpok, orduan, erresumaren bi heren jaso zituen, heren bat beretzako eta bestea bere anaiarentzako.

Iturriak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.