Mela Franco Habijan
Mela Franco Habijan (Marikina, Filipinak, 1987ko uztailaren 11) filipinar aktorea eta edertasun modeloa da. 2020an emakume transgeneroentzako Miss Trans Global nazioarteko edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[1]
Mela Franco Habijan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Marikina, 1987ko uztailaren 11 (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ateneo de Manila University (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Garaipenak
| |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Habijan Marikinan jaio zen 1987ko uztailaren 11n. Erico eta Irene izeneko hezitzaileen lau seme-alabetatik zaharrena da. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten arren, bere burua emakume transgenerotzat aldarrikatu zuen eta trantsizioa egiteari ekin zion bere senideen babesarekin.[1]
Habijanek Komunikazioak ikasketak egin zituen Manilako Ateneo Unibertsitean, 2008an cum laude aipamenarekin graduatuz.[1]
2016an Marikinako tokiko hauteskundeetan bere burua zinegotzigai aurkeztu zuen, baina bere hautagaitzal ez zuen aurrera egin.[1]
2019an bi edertasun-lehiaketetan parte hartu zuen. Miss Gay San Fernando edertasun-lehiaketan lehen finalista postua lortu zuen; Filipinetako Erregina edertasun lehiaketan, berriz, hirugarren finalista. 2020an Miss Trans Global lehiaketa irabazi zuen.[1]
Filmografia
Telesailak
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2018-2019 | Asawa ko, karibal ko | Mela | |
2019 | The Better Woman | Ate | Atal batean |
2019 | Manilennials | Ruth | Minitelesaila |
2019-2020 | Magpakailanman | Yuri / Jackie | Bi ataletan |
Erreferentziak
- (Ingelesez) Manipon, Roel Hoang. (2020-09-23). «Mela Franco Habijan: Quester, Queer, Queen» Daily Tribune (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).