Mekong

Mekong[1] hego-ekialdeko Asiako ibaia da, iturria Tibeteko ekialdeko muturrean duena, eta Txina, Myanmar, Laos, Thailandia, Kanbodia eta Vietnamdik igarotzen dena. Hego Txinako itsasora isurtzen da, delta handi batean. 4.350 kilometro inguru da luze, eta arroak 810.000 kilometro koadro inguruko hedadura dauka.[2] Indotxinako ibai nagusia da, Asiako luzeenetan laugarrena, eta munduko 13.a.

Mekong
澜沧江 (zh), แม่น้ำโขง (th), ແມ່ນ້ຳຂອງ (lo),
Mékôngk (km), Cửu Long Giang (vi)
Mekong ibaia, Luang Prabang, Laos
Datu orokorrak
Garaiera1 m
Motanazioarteko ibai
Luzera4.350 km
Geografia
Map
Koordenatuak33°42′31″N 94°41′44″E
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera810.000 km²
Arro hidrografikoaMekong ibaiaren arroa
Ur-emaria15.000 m³/s
IturburuaTibeteko goi-ordokia eta Zha'a Qu (en) Itzuli
Bokalea
()
Hegoaldeko Txinako itsasoa

Izenak

Mekong ibaiaren baliokidea Méigōng Hé (湄公河) da txineraz, nahiz eta erabiltzen den izena Lancang ibaia izan (澜沧江, Láncāng Jiāng). Thailandieraz Mae Nam Khong (แม่น้ำโขง), laoseraz (ແມ່ນ້ຳຂອງ) Mènam Khong, khmereraz Mékôngk edo Tonle Thom eta vietnameraz Cửu Long Giang da.

Geografia

5.000 metrotik gora jaiotzen da, Tibeteko goi-lautadan, Txinako Qinghai probintzian.[3] Ibilguaren lehenbiziko erdia Txinan barrena egiten du, ur-jauziak sortuz eta arroila sakonak zeharkatuz. Txinatik irtetean 500 metroko garaieran dago. 234 kilometroz Laos eta Myanmar arteko muga egiten du, eta 976,3 kilometroz Laos eta Thailandia artekoa. Vientianetik, Laosko hiriburutik, gertu pasatu eta gero, Si Phan Don uhartedia eta Khone ur-jauziak eratzen ditu.

Kanbodian sarturik, Tonlé Sapen emaria jasotzen du, Phnom Penhetik igaro baino lehen.[4] Aurrerago bi adarretan banatzen da, eta bederatzitan Vietnamgo muga pasatu ondoren; adar guztiak Hego Txinako itsasora isurtzen dira, Mekongen delta handia eratuz. Deltak 40.000 kilometro koadroko hedadura du, eta 18 milioi lagun bizi dira bertan.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Winn, Peter, Nakamura, Tamotsu. Final Determination of the Source of the Mekong River. jac.or.jp (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).
  4. Bañuelos, Xabier. Mekong-en deltatik Angkor-era: ibaia bide bihurtzen denean. Naiz, 2019ko abenduak 20, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.