Meirásko jauregia

Meirásko jauregia (galizieraz Pazo de Meirás, gaztelaniaz Palacio de Meirás) Espainiako Coruña probintzialo Sada udalerriko Meirás parrokian dagoen jauregi bat da, Galizia autonomia erkidegoan.

Meirásko jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaSada
Parish of GaliciaMeirás (Sada)
Koordenatuak43°21′27″N 8°17′46″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1900
Ondarea
BICRI-51-0000265

    1893. urtean aurrez bertan zegoen XVI. mendeko gotorleku baten hondakinen gainean eraikinak zen, gotorleku hura 1809an Napoleondar Gerretan frantziar gudarosteek su eman zioten. Emilia Pardo Bazán idazlearen bizilekua izan zen.

    1938an agintari frankistek eraikina oparitu zioten Francisco Franco espainiar diktadoreari haren udako egoitza izan zedin. Horretarako, zenbait herritarren ondasunak desjabetu, erosketa transakzio bat prestatu, eta Galiziako herritarrei hertsapenez eta mehatxuz erosketa pagarazi zieten.

    1975an, Franco diktadoreari hil eta Diktadura Frankista amaitu arren, eraikinaren jabetza haren sendia eta ondorengoen esku jarraitzen du. Jabetza horren inguruko eztabaida eta polemika handia egon zen denbora aurrera egin ahala. Jende asko francotarrei eraikina desjabetu eta herriari itzultzearen aldekoak izan dira. 2020ko irailaren 3an, Galiziako Auzitegi Gorenak agindu zuen jauregia estatuari itzultzeko.[1]

    Erreferentzia

    1. Berria. «Epaileak agindu du Francoren familiak Meirasko Jauregia estatuari itzultzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.