Meiji enperadorea
Meiji enperadorea (japonieraz: 明治天皇 Meiji-tennō, Kyoto, 1852ko azaroaren 3a - Tokio, 1912ko uztailaren 30a) Japoniako 122. enperadorea izan zen. 1867-1912 bitartean erreinatu zuen.
Meiji enperadorea | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1873) | |||||
1867ko otsailaren 3a - 1912ko uztailaren 30a ← Kōmei enperadorea - Taishō enperadorea →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Site of the Nakayama Residence (en) , 1852ko azaroaren 3a | ||||
Herrialdea | Japonia | ||||
Heriotza | Meiji Palace (en) , 1912ko uztailaren 30a (59 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Fushimi Momoyama no Misasagi (en) | ||||
Heriotza modua | : diabetes mellitusa uremia | ||||
Familia | |||||
Aita | Kōmei enperadorea | ||||
Ama | Nakayama Yoshiko | ||||
Ezkontidea(k) | Empress Shōken (en) | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Japoniako Leinu Inperiala | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka eta aristokrata | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Gradua | generalissimo (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sintoismoa | ||||
Kōmei enperadorearen eta Nakayama Yoshikoren semea zen. Jaiotze izena Mutsuhito (japonieraz: 睦仁) zuen arren, Japonian, arbasoen antzera eta ohiturak agintzen duen bezala, hil ondoko izenez izendatzen da beti: Meiji.[1]
Biografia
Mutsuhito jaio zenean, 1852an, Japonia herri bakartua zen, industriaurrekoa eta feudala, non Tokugawa shogunerriak eta daimyōek botere handia zuten. Mutsuhito hil zenerako (1912), Japoniak iraultza politikoa, industriala eta soziala jasan zituen eta, horren ondorioz, herrialdearen eraldatzea etorri zen, munduko potentzia bilakatuz.
Monarkia parlamentarioa ezarri zuen, Japonia estatu moderno bihurtzeko asmotan. Inperioaren hedakuntzari hasiera eman zion, Txinan (Lehen Txina-Japonia Gerra, 1894-1895) eta Errusiako ekialdean (Errusia-Japonia Gerra, 1904-1905) garaipenak lortu eta Korea bereganatu (1910) ondoren[2].
Meiji berrezarkuntza
Meiji enperadorea Meiji Berrezartzearen buru sinbolikoa izan zen. Boshin gerra bezala ezagututako asaldaketan, Tokugawa shogunerria indar inperialek ezeztatu egin zuten. Horren ondoren, Meiji enperadoreak Japonia mendebaldar moldeko gobernu demokratiko bihurtu zuen. Honen ondorioz, Japon modernizatu egin zen, eta Pazifikoko beste herri batzuen gainetik jarri zen.
Meiji enperadoreak hartutako neurrien artean, ezagunenak dira hiriburua Kyototik Tokiora mugitzea, hezkuntza-sistemaren berritzea, Senatuaren ezarpena, Korearen anexioa eta Biltzar Nazionala inauguratzea, besteak beste.
Meiji enperadorea urte askoan bizi izan zen, eta agintean 40 urte baino gehiago igaro zuen.
Fikzioan
Filme desberdinetan jaso egin da pertsonaia historiko hau:
- The Last Samurai (20003). Bere papera Shichinosuke Nakamura aktoreak egin zuen. Enperadorea gizon ahul eta erabilerraza bezala irudikatzen da, estatu-kolpearen arriskua aipatu gabe, Estatu Batuekiko interes ekonomikoak ikusten zituzten shogunerri errebeldeen presioa edukiz. Enperadorearen erabakia, azkenean, bere ideiak errespetarazten dituenean bakarrik agertzen da, estatubatuarrekin zuen ituna hautsiz, guduaren ondoren bere boterea sendotu ondoren.
- The Battle of Port Arthur. Bere papera Toshirō Mifune aktoreak egin zuen. Toshio Masudak zuzenduta, filmak Port Arthurren setioa irudikatzen du, Errusia-Japonia Gerran.
Erreferentziak
- Keene, Donald (2002), Emperor of Japan: Meiji and His World, 1852–1912, Columbia University Press ISBN 023112340X/ISBN 9780231123402; OCLC 46731178.
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Meiji enperadorearen biografia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiji enperadorea |