Mehmet Fuat Koprülü
Mehmet Fuad Koprülü (Istanbul, 1890eko abenduaren 5a - Istanbul, 1966ko ekainaren 28a) Turkiako historialari eta politikaria izan zen.
Bizitza
XVII. mendeko bisir familia ospetsu batean sortu zen. Poesia idazten hasi zen gaztetan, baina hori utzi eta historiaz eta literatura orokorraz arduratu zen aurrerantzean. Istanbuleko Unibertsitateko irakasle izan zen 1913tik aurrera, eta Turkologiako Institutua sortu zuen. Politikan 1936an hasi zen. Berak sortu zuen Alderdi Demokrata, eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1950-1957 bitartean.
Turkiako mistikoei buruzko azterketa bat eman zuen argitara 1919an, eta Turkiako literaturari buruzko obra garrantzitsu bat eman zuen ondoren: Islamaren Entziklopedia (1931). Inperio otomanoaren hastapenak obra handia argitaratu zuen 1935ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmet Fuat Koprülü |