Mehmed Paxa Sokolovitx zubia
Mehmed Paxa Sokolovitx zubia (bosnieraz: Most Mehmed-paše Sokolovića; serbieraz: Мост Мехмед-паше Соколовића; turkieraz: Sokullu Mehmet Paşa Köprüsü) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko Vixegrad herrian Drina ibaia zeharkatzen duen zubi historikoa da. Mimar Sinan arkitektoak eraiki zuen, XVI. mendearen amaieran, Mehmed Paxa Sokolovitx bisir handiaren aginduz. 11–15 m bitarteko zabalera duten 11 arku dauzka, eta beste lau arku ibaiaren ezkerraldeko sarbide-arrapalan; denetara 179,5 m luze da. Sinanen maisulanetako bat eta otomandar arkitekturaren goren aldiaren lekukoa da. 2007an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[1].
Mehmed Paxa Sokolovitx zubia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 1260 |
Kokalekua | Bosnia-Herzegovina |
Eskualdea2 | Ipar Amerika eta Europa |
Koordenatuak | 43°46′56″N 19°17′16″E |
Izen ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erreferentziak
- Mehmed Paša Sokolović Bridge in Višegrad Whc.unesco.org
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.