Meghnad Saha
Meghnad Saha (bengaleraz: মেঘনাদ সাহা; Seoratali, Daccatik hurbil, 1893ko urriaren 6a - Delhi Berria, 1956ko otsailaren 16a) indiar astrofisikaria izan zen. Allahabadeko eta Kalkutako unibertsitateetako irakasle izan zen, eta Kalkutako Fisika Nuklearreko Institutua sortu zuen. Erradiazioari eta ionizazioari buruzko lanak egin zituen. Besteak beste, atomoen ionizazio termalaren ekuazioa azaldu zuen, espektroen itxura eta osaera eta argi iturriaren tenperatura kontuan hartzen dituena, eta izarren espektroa aztertzeko erabiltzen dena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.