Medio jarraituen mekanika

Medio jarraituen mekanika[1] edo ingurumen jarraituen mekanika[2] solido deformagarri, solido zurrun eta fluidoen mekanikarako eredu bateratu bat proposatzen duen fisikaren (zehatzago, mekanikaren) adarra da. Fluidoak fisikoki likidoetan eta gasetan sailkatzen ditugu. Medio jarraitu terminoa eredu matematikoa izendatzeko erabiltzen dugu, baita eredu horrek egoki deskriba dezakeen edozein material zati izendatzeko ere. Augustin-Louis Cauchy frantziar matematikariak lehendabizikoz eredu hauek proposatu zituen.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1996]
  2. Euskalterm: [EHUko Izendegia (Euskara Institutua)] [2003]

Kanpo estekak

Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.