Medina del Campo-Vilar Formoso burdinbidea
Medina del Campo — Vilar Formoso burdinbidea Iberiar Penintsulako burdinbide bat da, Medina del Campo eta Vilar Formoso geltokiak lotzen ditu.
Medina del Campo — Vilar Formoso burdinbidea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezaugarri teknikoak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Luzera | 202 km | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bidearen zabalera | 1 668 mm | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elektrifikazioa | Medinatik Salamancara bakarrik | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ustiapena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoera | zerbitzuan | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | ADIF | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Operadorea | Renfe Operadora | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Burdinbidea 1875eko apirilaren 19an inauguratu zen Medina del Campo eta Cantalapiedra geltokien artean.
ADIFen arabera, 120 kodea dagokio.
Historia
Eraikuntza
Medina del Campo eta Salamanca arteko burdinbidearen eraikuntza Medina del Campotik Salamancara Trenbidearen Konpainiari (MCS) egokitu zitzaion. Bere defendatzaile sutsuenetako bat Tomás Rodríguez Pinilla politikari eta intelektual salmantarra izan zen. Trenbide-emakida 1864an eman zen, baina lanak dezente atzeratu ziren 1866ko krisi ekonomikoaren ondorioz. Medina del Campo-Cantalapiedra tartea 1875ean osatu zen, Cantalapiedra-el Pedroso eta el Pedroso-Salamanca atalak, berriz, 1877an. Urte horretan bertan jarri zen martxan burdinbide osoa.
Beranduxeago, Salamanca eta Vilar Formoso arteko trenbidea eraiki zen, Salamancatik Portugalgo mugara Trenbidearen Konpainiaren ardurapean. Enpresa hau Madrilen eratu zen 1885eko urtarrilaren 8an, eta Espainiako Gobernuaren diru-laguntza bat zuen, baina soilik Portugalgo kapital sozialarekin sortua izan zen, portugaldarrak baitziren Porto Europarekin lotzeko interes nagusia zutenak (Espainiako trenbide sarea Portugalen atzetik hazten ari baitzen). Emakida 1881ean eman zen, eta, ondoren, eraikuntza-lanak hasi ziren. Burdinbide berria 1886ko ekainaren 6an inauguratu zen, nahiz eta pixka bat lehenago ireki zen. 1887ko abenduaren 9an la Fuente de San Esteban-Barca d'Alva adarra martxan jarri zen, Portugalgo mugaraino ere iristen zena, non Duero ibaiarekin Portoraino lotzen zen.
Bilakaera
1927an, Medina-Salamanca eta Salamanca-Portugal burdinbideek Espainiar Estatuak esku hartu zuen, eta, ondoren, sortu berria zen Mendebaldeko Trenbideen Konpainia Nazionalean sartu zen, eskualdeko beste trenbide batzuekin batera. Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren ondoren, 1941ean Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) enpresaren parte izatera pasa ziren.
1965eko abenduan tren-istripu larri bat gertatu zen, eta bi trenek aurrez aurre talka egin zuten Villar de los Alamosko geltoki zaharraren parean. Horren ondorioz, 31 pertsona hil ziren. Urte batzuk geroago, 1978ko abenduan, beste istripu larri bat gertatu zen, tren-makina batek eskolako autobus bat harrapatu zuenean Muñozko geralekutik gertu zegoen trenbide-pasagune batean; 32 pertsona hil ziren talkaren ondorioz.
1985eko urtarrilaren 1ean la Fuente de San Esteban-Barca d'Alva adarra itxi zen, errentagarritasun ekonomikorik ez zuelako. Horrek Salamancak Dueroko burdinbidearekin eta Portorekin zuen lotura historikoa galtzea ekarri zuen.
2004. urtearen amaieran, Renfe Operadora eta Adif RENFEren banaketarekin, burdinbidea Adifen menpe geratu zen.
2010eko hamarkadan, bidea eta instalazioak hobetzeko hainbat lan egin ziren. 2015ean osatu ziren Medina del Campo-Salamanca atalaren elektrifikazio-lanak, eta urte horretako urrian jarri ziren martxan.
Zerbitzuak
Distantzia luzea
|
Distantzia ertaina
|
Erreferentziak
- García Raya, Joaquín (2006). «Bide zabaleko Espainiako burdinbidearen oinarrizko kronologia». 4. Trenbide Historiaren Kongresua: Malaga, 2006ko iraila (Andaluziako Juntako Herri Lan eta Garraio Saila).
- Wais, Francisco (1974). Espainiar burdinbideen historia. Madril: Editora Nacional.