Medikuntza alternatibo

Medikuntza alternatiboa eraginkortasuna koherentziaz frogatu ez dutelako ohiko medikuntzan erabiltzen ez diren teknikak dira. Eraginkortasun eza frogatutzat ematen da kasu batzuetan, eta beste batzuetan kalitatezko ikerketak ez dira egin ere. Medikuntza alternatiboko edozein praktika alternatiboa izateari utzi diezaioke honen eraginkortasuna metodo zientifikoen bitartez frogatzen bada.

Medikuntza alternatiboa defendatzen dutenen arabera, medikuntza alternatiboa behar bat bezala iritsi da, gaur egun egoerari aurre egiteko, medikuntza negozio bilakatu baitute, baina medikuntza alternatiboarekin gauza bera gertatzen da, eta negozio hauek zalantza etikoak sortzen dituzte hauen eragingarritasuna frogatu gabe baitago. Izan ere, medikuntza mota hau kamuflatu egiten baita "tratamendu naturalaren" izenaren azpian.

Medikuntza mota hau gero eta gehiago zabaltzen ari da munduan zehar nahiz eta esan bezala eraginkortasuna frogaturik ez egon. Hasiera batean jende gutxi batzuek erabiltzen zuten, talde txikitan eta hortik aurrera zabaltzen joan da ahoz ahoz. "Medikuntza alternatiboa" defendatzen dutenen arabera, atentzio mota pertsonalago eta humanistago bat eskaintzen dute. Medikuntza mota hau eskaintzen duten profesionalek gaixoaren egoera ulertu behar dute bere historia pertsonal eta partikularrarekin batera, entzuteko eta ulertua izateko behar handia dago. Aldi berean, gaixotzearen prozesua ulertu beharra dago. Urrunketa badago ohiko medikuntzak erabiltzen duen terminologiatik, terminologia mota honek nahasmena eta konfiantza falta bat sortzen baitu.

Erregulazioa

Jurisdikzio ezberdinak ez dira ados jartzen medikuntza alternatiboaren ze adar legalak diren, zeintzuk dauden erregulatua eta zeintzuk (egongo balira) dira estatuak finantzatutako osasun zerbitzukoak.

Medikuntza alternatiboaren alde daudenak ez daude agentzia gobernutarrek ezarritako medikuntza tratamendu murriztaldiekin ados. Haiek diotenez murrizketa hauek tratamendu eta proposamen erabilgarrien bilakuntza galarazten dute eta hauek egiten dituzte aurkikuntzak eta ekarpenak bidegabeki mespretxatuak, gutxietsiak edota ezabatuak direla salatzen dute. Medikuntza alternatiboa hornitzen dutenek normalean diote, tratamenduetan gertatzen diren iruzurrak gertatzen direnean modu egoki batean jorratu behar direla.

Medikuntza moten arteko ezberdintasunak

Erresonantzia magnetikoa

Medikuntza osagarria

Ohiko medikuntzarekin batera erabiltzen da; Horren adibideetako bat aromaterapiaren erabilera da, kirurgia baten ondoren gaixoaren erosotasun falta arintzeko.

Medikuntza alternatiboa

Ohiko medikuntzaren ordez erabiltzen da; horren adibide da dieta berezi bat jarraitzea minbizia tratatzeko, kirurgia, erradiazioa edota kimioterapiaren ordez, ohiko mediku batek egingo zukeen bezala.

Medikuntza tradizionala

Honen barnean hainbat teknika kokatzen dira eta teknika hauek herrialdearen arabera ezberdinak dira, herrialde ezberdinetan, historian zehar medikuntza arloan ezberdinean bilakatu baitira. NCCAM -ren arabera medikuntza mota hau M.D.(medikuntzan doktoratuak)edo O.D. (osteopatian doktoratua) diren pertsonek erabiltzen dute, baita ere osasun arloan profesionalak diren beste hainbatek : fisioterapeutek, psikologoek, terapeutek etab.

Medikuntza integratiboa

Medikuntza formala, medikuntza osagarria eta alternatiboko hainbat teknika ezberdin konbinatzen ditu.

Erreferentziak

Bibliografia

  1. Astin JA. «Why patients use alternative medicine: results of a national study», JAMA 1998; 279(19): 1548-1553
  2. Barnes P, Powell-Griner E, McFann K, Nahin R. «Complementary and Alternative Medicine Use Among Adults: United States, 2002», Advanced data from vital health and statistics 2004; Hyattsville, Maryland:NCHS
  3. Benedetti F, Maggi G, Lopiano L. «Open Versus Hidden Medical Treatments: The Patient's Knowledge About a Therapy Affects the Therapy Outcome», Prevention & Treatment, 2003; 6(1)
  4. Berga SL, Marcus MD, Loucks TL. «Recovery of ovarian activity in women with functional hypothalamic amenorrhea who were treated with cognitive behavior therapy», Fertility and Sterility 2003; 80(4): 976-981 (resumen en línea)
  5. Downing AM, Hunter DG. «Validating clinical reasoning: a question of perspective, but whose perspective?», Man Ther, 2003; 8(2): 117-9. PMID 12890440
  6. Eisenberg DM. «Advising patients who seek alternative medical therapies», Ann Intern Med 1997; 127:61-69. PMID 9214254
  7. Eisenberg, DM, Davis RB, Ettner SL. «Trends in alternative medicine use in the United States 1990-1997», JAMA, 1998; 280:1569-1575. PMID 9820257
  8. Ernst E. «Obstacles to research in complementary and alternative medicine», Medical Journal of Australia, 2003; 179(6): 279-80. PMID 12964907
  9. Fenton MV, Morris DL. «The integration of holistic nursing practices and complementary and alternative modalities into curricula of schools of nursing», Altern Ther Health Med, 2003; 9(4):62-7. PMID 12868254
  10. Flanagin A, Carey LA, Fontanarosa PB. «Prevalence of articles with honorary authors and ghost authors in peer-reviewed medical journals», JAMA, 1998; 280(3):222-4.
  11. Gonsalkorale WM, Miller V, Afzal A, Whorwell PJ. «Long term benefits of hypnotherapy for irritable bowel syndrome», Gut, 2003; 52(11):1623-9. PMID 14570733
  12. Gunn IP. «A critique of Michael L. Millenson's book, Demanding medical excellence: doctors and accountability in the information age, and its relevance to CRNAs and nursing», AANA J, 1998 66(6):575-82. Crítica. PMID 10488264
  13. Kleijnen J, Knipschild P, ter Riet G. «Clinical trials of homoeopathy», BMJ, 1991; 302:316-23. Fe de erratas en: BMJ, 1991;302:818. PMID 1825800
  14. Larkin M. «Whose article is it anyway?», Lancet, 1999; 354:136
  15. Linde K, Clausius N, Ramirez G. «Are the clinical effects of homeopathy placebo effects? A meta-analysis of placebo-controlled trials?», Lancet, 1997; 350: 834-43. Fe de erratas en: Lancet 1998 Ene 17;351(9097):220. PMID 9310601
  16. Michalsen A, Ludtke R, Buhring M. «Thermal hydrotherapy improves quality of life and hemodynamic function in patients with chronic heart failure», Am Heart J, 2003; 146(4):E11. PMID 14564334
  17. Saxon DW, Tunnicliff G, Brokaw JJ, Raess BU. «Status of complementary and alternative medicine in the osteopathic medical school curriculum», J Am Osteopath Assoc 2004; 104(3):121-6. PMID 15083987
  18. Snyderman R, Weil AT. «Integrative medicine: bringing medicine back to its roots», Arch Intern Med 2002; 162:395-397
  19. Tonelli MR. «The limits of evidence-based medicine», Respir Care, 2001; 46(12): 1435-40; discusión 1440-1. PMID 11728302 Crítica. PMID 11863470
  20. Vickers A. «Alternative Cancer Cures: "Unproven" or "Disproven"?», CA Cancer J Clin 2004; 54: 110-118.
  21. Wetzel MS, Eisenberg DM, Kaptchuk TJ. «Courses involving complementary and alternative medicine at US medical schools», JAMA 1998; 280(9):784 -787. PMID 9729989
  22. Zalewski Z. «Importance of Philosophy of Science to the History of Medical Thinking», CMJ 1999; 40: 8-13
  23. Escuela de Medicina Alternativa «Sitio de la Escuela» ; Escuela Internacional de Medicina y Cultura Oriental «Sitio Escuela Internacional»
  24. Herramientas de la medicina alternativa: ¿Qué es el Biofeedback? <<Aplicaciones del Biofeedback>>
  25. Diccionario On Line De Las Plantas Medicinales - Plantasnet.com «Gran enciclopedia»
  26. Guía de las nuevas terapias, de Luis Antonio Lázaro. Editorial Barath. Madrid, 1983.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.