Media Luna kalea (Iruñea)
Media Luna kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen kale bat da.
Media Luna kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
Izena alboan duen Medialuna parkeari zor dio..
Kokapena
Emilio Arrieta kalean hasi, eta ipar-hegoalderanzko norantzan Nafarroa Behereko etorbidea zeharkatuz, Eguesibar kalean amaitzen da, Bihotz Sakratua ikastetxearen eta Mojardín Lizeoaren parean.
Bere ibilbidean zehar honako kale hauek batzen zaizkio: Leire kalea, San Fermin kalea, Nafarroa Behereko etorbidea, Felipe Gorriti kalea, Baztan Harana kalea, Aralar zeharkalea, Amaiurko Gaztelua kalea, Deierri kalea, Iturralde Suit kalea, Arakil Ibarra kalea, Julio Ruiz de Alda kalea, Pascual Madoz kalea, Zaraitzu Ibarra kalea eta Cipriano Olaso kalea.
Bestalde, Aralar kalea eta Erronkari Ibarra kalearekiko paraleloki doa.