Mechthild von Magdeburg
Mechthild von Magdeburg edo Matilda Magdeburgokoa (Magdeburg, c. 1207 – Eisleben, Saxonia-Anhalth, 1282) Helftako komentuko moja zistertarra eta XIII. mendeko mistikoa izan zen. Bere bizitzaren hasieran begina mugimendukoa izan zen eta lagunak izan zituen Gertrudis Helftakoa eta Matilda Hackebornekoa.
Mechthild von Magdeburg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Magdeburgeko artzapezpikutza, 1207 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Helftako komentua, 1282 (egutegi gregorianoa) (74/75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea eta mistikoa |
Santutegia | |
Abuztuaren 15 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Zistertar |
Biografia
Hamabi urterekin hasi ziren bere esperientzia mistikoak. Gaztetatik eta urte luzez Magdeburg-en begina izan zen, eta jada hirurogeita hiru urte inguru zituela, 1270 inguruan, Eislebendik gertu zegoen Helfta-ko zistertarren komentuan sartu zen.[2] Han beste bi mistiko garrantzitsuren lagun izan zen: Gertrudis Helftakoa eta Matilda Hackebornekoa.
1282 inguruan hil zen.
Lana
1250 inguruan, oraindik laikoa zenean, liburu bat idazten hasi zen, bere esperientzia mistikoaren eta bisioetako baten fruitua, 'Jainkoaren argiaren jarioa' izenekoa (jatorrizko izena: "Vliessende lieht miner gotheit ", alemaniar modernoan: 'Das fließende Licht der Gottheit'). Liburua hogeita hamar urteko epean idatzi zuen eta zazpi kapitulu zituen guztira. Azken kapitulua Helftan zegoela idatzi zuen.
Erreferentziak
- Cirlot & Garí, 2008, p.131
- Ott, 1913
Bibliografia
- Cirlot, Victoria; Garí, Blanca (2008). La Mirada Interior: Escritoras místicas y visionarias en la Edad Media. Madril: Siruela. ISBN 978-84-9841-182-9.
- Duby, Georges; Perrot, Michelle (1992). Historia de las mujeres en Occidente. La Edad Media. 2. liburukia. Bartzelona: Taurus. ISBN 9707701080.
- Keul, Hildegund (2016). Matilde de Magdeburgo. Poeta, beguina, mística. Bartzelona: Herder.
- Ott, Michael (1913). «Mechtild of Magdeburg». Entziklopedia katolikoa.
- Zolla, Elémire (2000). Los místicos de occidente. Místicos Medievales. II. liburukia. Bartzelona: Paidós. ISBN 844930927-1.