Measkoitz
Measkoitz, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Measkoitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.013 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′22″N 1°29′10″W |
Mendikatea | Lakarriko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Pirinioko ardatzetik hegoaldera luzatzen den bizkar luze bateko tontorra da Measkoitz, eta bizkar hori zeharkatzen duen pista zabal batek urratzen du biderik errazena, Erro mendatetik nahiz Errea herrixkatik.
Ez da ordea arrasto handirik tontorraren inguruan eta sasia nagusitzen ari isurialde gehienetan. Tontorrean bertan txerri baten itxurako buzoi xelebrea, hondatuxea, eta erpin geodesikoa, elorriz inguratuta eta pinu bakan batzuekin atondua. Galtza luzeak eraman. Santio bidea Erro mendatetik pasa eta Zubirira jaisten da bailaran barrena Iruñera jotzeko, bizkar luze honen mendebaldeko isurialdean zehar: ibilbidea osatzeko egoki gerta daiteke.
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Measkoitz (Mendikat)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.