Me & Earl & the Dying Girl

Me and Earl and the Dying Girl (Espainia eta Latinoamerikan Yo, él y Raquel) Jesse Andrewsek 2012an argitaraturiko lehen eleberria da. Eleberria Amulet Books argitaletxeak publikatu zuen 2012ko martxoaren 1an estalki gogorreko edizioan, eta 2013ko maiatzaren 7an paperezkoan.[1] Liburua 304 orriz osatua dado.

Harrera

Liburuak bosteko eskalan 3.6ko balorazioa jaso zuen (3.6/5) Goodreadsen[2] eta Barnes & Nobles[3] web orrian ordea, bosteko eskalan 4ko balorazioa (4/5).

Film adaptazioa

Sakontzeko, irakurri: «Me & Earl & the Dying Girl (filma)»

2014ko ekainean, eleberriaren adaptazioa filmatu zen Pittsburghen, Alfonso Gomez-Rejonek zuzenduta. Pelikularako Jessek liburua adaptatuz gidoi bat osatu zuen eta bertako aktore nagusiak Thomas Mann, Olivia Cooke, RJ Cyler, Connie Britton, Nick Offerman, Molly Shannon, eta Jon Bernthal izan ziren. Filma saritua izan zen 2015eko Sundanceko Zinemaldian Ikuslegoaren Sariarekin eta baita Epaimahai Nagusiaren Sariarekin ere.

Kanpo estekak

  1. "Me and Earl and the Dying Girl". Abrams Books (Ingelesez)
  2. "Me and Earl and the Dying Girl". Goodreads (Ingelesez)
  3. "Me and Earl and the Dying Girl". Barnes & Noble (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.