McLain Ward

Olinpiar Jokoak

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenas 2004an (Atenas), Saltoak taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Peter Wylde (Fein Ceraren gainean), McLain Ward (Sapphireren gainean), eta Chris Kappler-ek (Royal Kaliberen gainean) urrezkoa lortu zuten Suediako taldearen eta Alemaniako taldearen aurretik sailkatuz.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), Saltoak taldeka proban, ostera, AEBko taldea osatzen zuten Laura Kraut (Cedricen gainean), McLain Ward (Sapphireren gainean), Will Simpson (Carlsson Vom Dachen gainean) eta Beezie Madden-ek (Authenticen gainean), urrezkoa lortu zuten Kanadako taldeari eta Suitzako taldeari aurre hartuz.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro Saltoak taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Kent Farrington (Voyeuren gainean), McLain Ward (Azuren gainean) eta Lucy Davis-ek (Barronen gainean), zilarrezkoa lortu zuten Frantziako taldearen atzetik eta Alemaniako taldea gaindituz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Saltoak taldeka proban, beste behin, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin, Suediako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Belgikako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatuz; oraingoan, honako hauek osatzen zuten taldea: Laura Kraut (Baloutinueren gainean), Jessica Springsteen (Don Juan van de Donkhoeveren gainean) eta McLain Ward-ek (Contagiousen gainean).[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2004 Atenas
Grezia Grezia
1. postua, urrezko domina Saltoak taldeka.[3]
Sapphire
ren gainean.
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
1. postua, urrezko domina Saltoak taldeka.[4]
Sapphire
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina Saltoak taldeka.[5]
Azur
en gainean.
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Saltoak taldeka.[6]
Contagiousen gainean.

Erreferentziak

  1. «McLain Ward» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «McLain Ward» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Saltoak taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.