Mazedoniar Frontea
Mazedoniar frontea, Salonikako frontea ere deitua (Tesalonika hiriaren izenean), Lehen Mundu Gerrako fronte militar bat izan zen. Frontea 1915ean ireki zen, Serbiako kanpainiaren porrota Aliatuaren ondoren. 1915ko urrian, austria-hungariar, alemaniar eta bulgariar aldi bereko erasoen ondorioz Serbiako Erresumaren unitateek kolapsatzeko zorian geratu ziren. Aliatuek (nagusiki Frantzia eta Britainia Handia), egoera larria ikusita, tropak bidali zituzten Tesalonikako portuaren bitartez, Greziako Erresuma neutrala bazen ere. Tropak beranduegi iritsi ziren, serbiar armada jada atzerakadan zegoenean guztiz, eta lerroa soilik Struma ibaian egonkortzea lortu zuten, Serbiako hegoaldeko mugan. Honekin, Montenegro eta Albaniaren zati oso bat Austria-Hungaria eta Bulgariaren eskuetan geratu zen. Frontea aldaketa nagusirik gabe jarraitu zuen 1918ra arte. Vardar ofentsibaren bitartez, irailak 15 eta 29 artean eman zena, frontea apurtzea lortu zen, eta handik gutxira Bulgariako Erresumaren armadak etsiturik errenditu ziren. Salonikako armistizioaren bitartez, 1918ko irailak 30ean sinatu zena, frontea desegin zen. Otomandarrak urriak 30ean kapitulatu zuten, eta handik iparrerantz bidea irekita geratu zen, Serbia, Albania eta Montenegro askatzeko.[1]
Mazedoniar frontea | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Frantziar Zouaveak Tesalonikan | |||
Data | 1915ko urriak 15 - 1918ko irailak 30 | ||
Lekua | Mazedonia | ||
Emaitza | Ententearen garaipena Gerraren amaiera | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Mazedoniar frontearen osaketa Greziako Zisma Nazionala areagotu zuen, errege eta presidentearen artean botere lehia zena, eta 1917an erregearen kanporaketarekin amaituko zen. Eleuterios Venizelosen agintaritzapean Grezia gerran sartu zen Aliatuen alde. Gertakizun honek Greko-Turkiar gerraren oinarriak finkatuko zituen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Collinson, Owen. (2012). Salonica and After, the Sideshow That Ended the War. Forgotten Books ISBN B008VGLK3Q..