Maze espetxeko ihesa
Maze espetxeko ihesa (ingelesez: Maze Prison escape) irlandar errepublikarren artean Ihesaldi Handia (Great Escape) izendapenaz ezaguna, 1983ko irailaren 25ean, Ipar Irlandako segurtasun goreneko Maze espetxean jazotako irlandar preso errepublikarren ihesa izan zen.
Maze espetxeko ihesa | |
---|---|
Mota | kartzelatik ihes egitea |
Data | 1983ko irailaren 25a |
Kokaleku | Maze espetxea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Partehartzaile kopuru | 38 |
Pertsona hilak | 1 |
Honetan, Behin-behineko IRAko 38 presok 7 H-Bloketik ihes egitea lortu zuten. Hilabetetan ihesaldia prestatzen aritu ziren, barrura arma batzuk sartuz. Momentua heldu zenean, segurtasun handiko H7 blokearen kontrola eskuratu zuten, funtzionarioak bahituta, eta janaria zeraman furgonetan egin zuten ihes. Espetxe zaindarietako bat bihotzeko baten ondorioz hil zen eta beste 20 zaurituak izan ziren, horietako bi tiroz, presoek espetxean kontrabando bidez lortutako pistolekin. Erresuma Batuko ihesaldirik handiena izan zen, baita II. Mundu Gerraz geroztik, Europako handiena ere, Margaret Thatcherren gobernuaren lotsakizun.[1]
Zinema
- Maze (2017): Ihesaldi honi buruzko filma.