Mazantini

Mazantini Iruñean Pamiela argitaletxeak 1991tik 1993ra argitaratu zuen literatura aldizkari bat da.

Mazantini
Motaliteratura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaIruñea
ArgitaletxeaPamiela
Banaketa
Ekoizpen osoa4
Banatze-eremua Euskal Herria
Historia
ZuzendariaEduardo Gil Bera
ErredaktoreakJesus Etxezarraga, Aurelia Arkotxa, Aingeru Epaltza, Txema Larrea, Patziku Perurena, Luigi Anselmi
Identifikadoreak
ISSN1131-8139
andima.armiarma.eus/maza/aurki.htm

Historia

« Pamiela argitaletxeak kudeatu eta Eduardo Gil Berak gidaturik plazaratu zen Mazantini aldizkariaren lehen zenbakia 1991n, zenzenketari buruzko litografiez apaindua (Urrabieta eta Miranda). Argitaratu ziren lau aleek egitura antzekoa ukan zuten: "Luma airosen markak" (erdal nahiz euskal idazkien pasarte hautatuak), elkarrizketa bat, fikziozko lanak, poesia eta artikuluak. Bigarren eta hirugarren zenbakiak 1992an agertu ziren (Luis Otaegiren argazkiez hirugarrena), eta 1993an laugarrena (J.E. Urrutia Kaporen irudiez). Erredakzioko kide izan ziren: Txema Larrea, Aurelia Arkotxa, Aingeru Epaltza, J.E. Urrutia Kapo, Luigi Anselmi, Jesus Etxezarraga eta Dario de Zaurieta.  »

[1] Ibinagabeitia Proiektua: Literatur Aldizkarien Gordailua.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.