Mayra Andrade
Mayra Andrade (Habana, Kuba, 1985eko otsailaren 13a) abeslari caboverdetarra da. Gaur egun Lisboan bizi da eta bertan grabatzen badu ere Cabo Verdeko morna musika tradizionala eta jazz musika uztartzen ditu[1]. Cesária Évoraren oinordeko kontsideratzen da.
Mayra Andrade | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1985eko otsailaren 13a (39 urte) |
Herrialdea | Cabo Verde |
Bizilekua | Paris |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Cape Verdean Creole (en) frantsesa gaztelania portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, abeslaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | morna (en) batuque (en) funaná (en) jazza world musica |
Musika instrumentua | percussion (en) ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records Columbia Records |
mayra-andrade.com | |
Biografia
Kuban jaio bazen ere[2], gurasoak caboverdetarrak ditu eta egun gutxi zituela Afrikara itzuli ziren. Cabo Verden pasa zuen haurtzaroa baina Mayra Andraderen aita goibernuko diplomatikoa izanik atzerriko hanibat herrialdetan bizi izan zen, Senegalen, Angolan eta Alemanian, besteak beste[2]. Urtero ordea bi hilabete Cabo Verdeko Santiago uhartean pasatzen zituen[2]. Hizkuntza ugari hitzegiten dituen arren abesti gehienak Cabo Verdeko kriollo hizkuntzan grabatu ditu.
17 urte zituela Parisera joan zen bizitzera eta han egon da 2015 urtean Lisboara aldatu zen arte[3][4]. Parisen Orlando Pantera musikaria ezagutu zuen eta berarekin elkarlanean portuges hizkuntza nagusi den tokitan kontzertu ugari eman zituen. 2006an bere aurreneko diskoa atera zuen, Navega[2]. Alemaniako Kritikoen saria eskuratu zuen, bai eta bigarren diskoarekin ere, Stória, stória....[5] BBC Radio 3ko musika sarietan debutari onenaren saria eskurau zuen 2008an[6].
2013an Lovely Difficult diskoa atera zuen[3], aurrekoekin konparatuta ez hain tradizionala eta pop antzerakoagoa. Estatu Batuetako, Israelgo, Frantziako eta Erresuma Batuko artisten kolaborazioak izan zituen eta abestiak portugesez, Cabo Verdeko kreoleraz, frantsesez eta ingelesez grabatu zituen.
2019ko otsailean Manga diskoa atera du, bere ibilbideko bosgarrena[7].
Aktibismoa
2011 urtean Trio Mocotóren diskoan "Berimbau" abestian kolaborazioa egin zuen eta jasotako ditrua HIESAri aurre egiteko erabili zen. 2015ean Nazio Batuen enbaxadore izendatu zuten. "Aske eta Berdin" kanpainan hartu du parte Cabo Verdeko LGBT komunitatearen eskubideak bultzatu asmoz.
Diskografia
- Navega (2006)
- Stória, stória... (2009)
- Studio 105 (2010)
- Lovely Difficult (2013)
- Manga (2019)
Erreferentziak
- (Ingelesez) «The Voice of Cape Verdean Soul: Mayra Andrade» Sinuous Magazine 2012-02-09 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- «Mayra Andrade, voice of Cape Verde - Times Online» web.archive.org 2011-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- (Ingelesez) akyere. NEW ALBUM: Lovely Difficult by Mayra Andrade – Akatasia :: African Style and Inspiration. (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- «Ten minutes with...Mayra Andrade, Articles | ARISE» web.archive.org 2013-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- «Bestenliste 2-2007» www.schallplattenkritik.de (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- «BBC - Awards for World Music 2008» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- (Portugesez) SAPO. «Mayra Andrade lança "Manga", "uma fruta que faz bem ao coração"» SAPO 24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).