Mayo konderria
Mayo konderria, County Mayo edo Contae Mhaigh Eo Irlandako mendebaldean dago kokatuta, Connachteko probintziaren barruan. Mugakide Ozeano Atlantikoa mendebaldeeta iparraldean, Galwayko konderria hegoaldean eta Roscommoneko konderria ekialdean ditu. 5.397 km2-ko azalera dauka eta 2011an 130.638 biztanle zituen. Hiriburua Castlebar/Caisleán an Bharraigh da.
Mayo konderria | |||
---|---|---|---|
County Mayo Contae Mhaigh Eo | |||
| |||
Island of Ireland location map Mayo.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Castlebar 53°51′39″N 9°17′56″W | ||
Azalera | 5.397 | ||
Mugakideak | Galwayko konderria, Roscommoneko konderria eta Sligoko konderria | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Mayo County Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 130.638 (2011) | ||
Dentsitatea | 23,39 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
mayo.ie |
Hiriak eta herriak
- Castlebar/Caisleán an Bharraigh (12.318 biztanle), hiriburua
- Ballina/Béal an Átha (11.086)
- Westport/Cathair na Mart (6.063)
- Claremorris/Clár Chlainne Mhuiris (3.979)
- Ballyhaunis/Béal Átha hAmhnais (3.008)
Gaeltachteko udalerriak
Gaeltacht lurralde gaelikoan ondoko herriak daude sartuta:
- Ceathrú Thaidhg/Carrowteige.
- Eachléim/Aughleam.
- Tuar Mhic Éadaigh/Tourmakeady.
Historia
Neolito garaiko (k.a. 4.000 - 2.500) aztarna megalitiko ugariek erakusten dute aspaldidanik populatua izan zela eremu hau. Hala ere lehenengo biztanleak duela 11.000 urtekoak izan zirela uste da.
V mendean kristautasuna iritsi zen eta monasterio ugari eraiki ziren. Vikingoen lehendabiziko erasoak 795 urtean izan zituzten monasterioek. Irlandako kostaldeko beste hainbat tokitan ez bezala, hemen ez zen vikingoen asentamendurik izan. 1230an Richard Mór de Burgh-en agintepean normandiarrek eta galestarrek eremua eskuratu zuten. Bertako jauntxoak kanporatu eta familia normandiar berriak ekarri zituzten eremua kolonizatzenko. Etorritako familia hauen artean Mac William Burke leinua nagusitu zen.
XV eta XVI mendeetan Ingalaterra eta Eskoziako protestante ugarik bigarren kolonizazio uholdea osatu zuten. Garai hartako Mayoko pertsonarik ezagunena Gráinne Ní Mháille "pirata erregina" izan zen. 1641eko irlandarren matxinadan hauetako asko erailak izan ziren, esaten denez populazioaren herena hil zen gerra eta sarraskietan. Oliver Cromwellek bereziki kolpatu zuen Connacht probintzia, lurrak erabat zatikatu eta ingeles latifundisten eskutan utziz. XVIII eta XIX mendeetan miseria nagusitu zen Mayoko irlandarren artean, eta 1841-45 arteko Gosete Handian konderria hustu egin zen.
XIX mendean Mayon gertaturiko pasadizu batek hitz berria sortu zuen ingeles hizkuntzan, gerora hizkuntza guztietara zabaldu dena: boikota. Charles Cunningham Boycott lurjabe ingelesak ezin izan zuen langilerik lortu bere lurretan aritzeko eta langile protestanteak ekarri behar izan zituen. Hauen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu behar izan zituen eta ia dirurik gabe gelditu zen. Honetaz gain herrian inork ez zuen berarik traturik egin nahi izan eta dendetan ere ez zioten sartzen uzten.
Ondasun nabarmenak
- Ashford gaztelua
- Westport etxea
- Céide Fields: Harri Aroko terrazak
- Achill uhartea
- Clare uhartea
- Inishturk uhartea
- Knock Shrine
- Croagh Patrick mendia
Mayotar ezagunak
- Gráinne Ní Mháille (1530-1603), Umaill erresumako erregina
- Michael Davitt (1846-1906), politikaria
- George Moore (1852-1933), idazlea
- William O'Dwyer (1890-1964) New Yorkeko alkatea (1946-1950)
- Charles Haughey (1925-2006), politikaria, Irlandako Errepublikaren Taoiseacha (gobernu burua) hiru aldiz
- Mary Robinson (1944- ), politikaria, Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea (1990-1997)
- Enda Kenny (1951- ), politikaria, Fine Gael alderdiko burua
Iruditegia
- Westport
- Achill uhartean Slievemore mendia