Mayflower Ituna
Mayflower Ituna Plymoutheko koloniaren lehen gobernu-dokumentua izan zen. Bere sinatzaileak puritano separatistak izan ziren, askotan "Santuak" izena hartzen dutenak. Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren erlijio jazarpenetik ihes egiten zuten Mayflowereko bidaiariak ziren. Barku horretan, hala ere, bestelako bidaiariak ere baziren, Separatistek "Ezezagunak" deitzen zituztenak.
Mayflower Ituna 1620ko azaroaren 11n sinatu zuten adinez nagusiak ziren gizon gehienak, barkuan bertan. Erromesek juliar egutegia erabiltzen zuten, garaia hartan gregoriar egutegiarekin 10 eguneko desfasea zuena. Barkuko 101 bidaiarietatik 41k sinatu zuten, Cod lurmuturran ainguratuta zeudelarik.
Itunaren zergatia
Mayflowerraren bidaia, jatorriz, Viginiako koloniara zen. Ekaitzen ondorioz Cod lurmuturran ainguratu behar izan ziren, gaur egungo Massachusettsen. Barkuan zueden bidaiari batzuek pentsatzen zuten iritsitako lurra ez zenez Virginiako koloniaren baitakoa, "euren askatasuna erabaliko zutela; ez dago inor botererik duena bertan agintzeko..." Honen aurka kolonizatzaileetako batzuek pentsatu zuten gobernu bat ezartzea hobe izango zela. Mayflower Itunak gehiengoa erabiltzn zuen arauak finkatzeko (emakumeek ezin zuten bozkarik eman) eta kolonoek erregearen aurrean erantzun behar zuten. Beraz kontratu bat zen, non sinatzaileek euren onarpena ematen zuten bertan agertzen ziren arauetara, kolonia osoaren biziraupena ziurtatu ahal izateko.
1620ko azaroan Mayflower itsasontziak ondoren Plymouth gisa ezagutuko zen lekura iritsi zen. Kolonoek euren lur berria "Plimoth Berria" dietu zuten.
Testua
Jatorrizko dokumentua galdu den arren, XVII. mendeko hiru bertsio daude: lehenengo bat Mourt's Relationen inprimatua (1622), bigarrena horren berrinprimatzea Purchas his Pilgrimes (1625) liburuan eta hirugaarrena William Bradfordek bere Journal of Plimoth Plantationen idatzia. Hiru bertsioek ezbrdintasun txikiak dituzten hitzetan eta handiak idazkeran, kapitalizazioan eta puntuazioan. William Bradfordek Mourt's Relation idatzi zuenez berak idatzi zituen hiru bertsioetatik bi.
Jatorrizko testua
« |
In the name of God, Amen. We, whose names are underwritten, the loyal subjects of our dread Sovereign Lord King James, by the Grace of God, of Great Britain, France, and Ireland, King, defender of the Faith, etc. Having undertaken, for the Glory of God, and advancements of the Christian faith and honor of our King and Country, a voyage to plant the first colony in the Northern parts of Virginia, do by these presents, solemnly and mutually, in the presence of God, and one another, covenant and combine ourselves together into a civil body politic; for our better ordering, and preservation and furtherance of the ends aforesaid; and by virtue hereof to enact, constitute, and frame, such just and equal laws, ordinances, acts, constitutions, and offices, from time to time, as shall be thought most meet and convenient for the general good of the colony; unto which we promise all due submission and obedience. In witness whereof we have hereunto subscribed our names at Cape Cod the 11th of November, in the year of the reign of our Sovereign Lord King James, of England, France, and Ireland, the eighteenth, and of Scotland the fifty-fourth, 1620.[12] The 'dread sovereign' referred to in the document used the archaic definition of dread—meaning awe and reverence (for the King), not fear. Also, as noted above, the document was signed under the Old Style Julian calendar, since England did not adopt the Gregorian calendar until 1752. The Gregorian date would be November 21. |
» |
Sinatzaileak
- John Carver
- William Bradford
- William Brewster
- John Alden
- John Howland
- Stephen Hopkins
- Edward Winslow
- Gilbert Winslow
- Myles Standish
- John Allerton
- Isaac Allerton
- John Billington
- Thomas Tinker
- Samuel Fuller
- Richard Clark
- Richard Warren
- Edward Leister
- Digery Priest
- Thomas Williams
- Peter Brown
- John Turner
- Edward Tilly
- John Craxton
- Thomas Rogers
- John Goodman
- Edward Fuller
- Richard Gardiner
- William White
- Edmund Margeson
- George Soule
- James Chilton
- Francis Cooke
- Edward Doty
- Moses Fletcher
- John Rigdale
- Christopher Martin
- William Mullins
- Thomas English
- Richard Bitteridge
- Francis Eaton
- John Tilly