Maya Deren
Eleanora Derenkowsky, Maya Deren bezala ezagutua (Kiev, 1917ko maiatzaren 12agreg./apirilaren 29jul. - Nueva York, 1961eko urriaren 13a) Estatu Batuetan nazionalizatutako Ukraniar zinema zuzendaria, dantzaria, koreografoa, poeta eta idazlea izan zen. Zine esperimentalaren ekoizle garrantsitzuenetarikoa izan zen 40. hamarkadan. Bere filmak psikoanalisian eta surrealismoan oinarritzen ziren. Bere Meshes of the Afternoon obra XX. mendeko filme esperimental garrantsitzuenetarikotzat hartzen da.
Maya Deren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kiev, 1917ko apirilaren 29a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Errusiako errepublika Errusiar Inperioa Ukrainako Herri Errepublika |
Heriotza | New York, 1961eko urriaren 13a (44 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alexandr Hackenschmied (1942 - 1947) Teiji Ito (1960 - 1961) |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Syracuseko unibertsitatea Smith College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, dantzaria, film-muntatzailea, koreografoa, zinema aktorea, poeta, argazkilaria, errealizadorea eta idazlea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Maya Deren |
|
Filmografia
Bere filmerik ospetzuena Meshes of the afternoon izan zen 1943an egina, zuzenduta garai hartan bere senarra zenarekin, Alexander Hammid. Filmean emakume egiten du protagonista, bera eta bere senarra antzeztu zuten.
- Meshes of the Afternoon (1943) Alexander Hammid-rekin egina, Teiji Ito-ren musika 1959an gehitua.
- At Land (1944) argazkia Hella Heyman eta Alexander Hammid-ena
- A Study in Choreography for Camera (1945) Talley Beatty-rekin
- Ritual in Transfigured Time (1946) koreografian lankidetza Frank Westbrook eta Rita Christiani-ekin
- The Private Life of a Cat (1947) zuzenduta Alexander Hammid-ekin
- Meditation on Violence (1948)
- The Very Eye of Night (1952-55)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.