Maya Angelou
Maya Angelou (Saint Louis, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 4a - Winston-Salem, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko maiatzaren 28a), Marguerite Annie Johnson jaioa, ingelesezko idazlea izan zen. Poeta eta eleberrigilea izateaz gainera, kantari, dantzari, antzezle, errebista-zuzendari eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan da.
Maya Angelou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite Annie Johnson |
Jaiotza | Saint Louis, 1928ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Winston-Salem (Ipar Carolina), 2014ko maiatzaren 28a (86 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paul du Feu (en) (1974 - 1983) |
Hezkuntza | |
Heziketa | George Washington High School (en) California Labor School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, komediantea, dantzaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, antzerkigilea, film-zuzendaria, katedraduna, gidoilaria, idazlea, saiakeragilea, kantugilea, autobiografialaria, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea, kazetaria, eleberrigilea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Wake Forest University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Charles Dickens, Edgar Allan Poe, James Weldon Johnson, William Shakespeare eta Zora Neale Hurston |
Kidetza | Alpha Kappa Alpha |
Musika instrumentua | ahotsa |
mayaangelou.com | |
| |
Biografia
1962tik 1966ra, lehenik Egipton eta gero Ghanan bizi izan zen eta lan egin zuen.
Lanik ezagunena I Know Why the Caged Bird Sings (1970, Badakit zergatik kantatzen duen kaiolako txoriak) nobela autobiografikoa da, erritmoz kargaturiko hizkera zorrotz eta argiaz afro-amerikar emakume batzuen bizimodua deskribatzen duena. Liburu horretan haurra zela bortxatu zutela ere aitortu zuen Angelouk, eta gertakari horren ondoren nola bost urtez hitzik esan gabe bizi izan zela.[1]
Prosa-lan gehienetan, arrazakeria salatu, eta adorea, iraunkortasuna, biziraupena eta norberaren estimazioa goraipatu izan ditu. Martin Luther King, Gerald Ford eta Jimmy Carterrekin lan egindakoa da. Ohorezko titulu eta sari ugari jaso ditu. 1993an, Bill Clintonek presidente-kargua hartu zuenean, On the Pulse of Morning poema irakurri zuen Maya Angelouk.
« | Beti pertsona arrunta izaten ahalegintzen bazara, sekula ez duzu jakingo zein pertsona ikaragarria izan zaitezkeen | » |
Angelouren esaldi ezaguna |
Ameriketako Estatu Batuetako dolar moneta baten agertu zen lehen emakume beltza izan zen.[2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) «Was Maya Angelou Sexually Assaulted as a Child?» Snopes 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- «La poetisa Maya Angelou se convierte en la primera mujer negra en aparecer en una moneda de dólar en Estados Unidos» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maya Angelou |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala