Maxwell Montes
Maxwell Montes Artizarrean kokaturiko mendi bat da; bere gailurretariko bat (Skadi Mons) planetako punturik garaiena delarik. Ishtar Terra goi-lautadan dago.
Ezaugarriak
Izena James Clerk Maxwell zientzialariaren omenez jarri zioten 1970. urtean, eta Alpha Regio eta Beta Regio-rekin batera Artizarreko leku-izen ez femenino bakarra da. Punturik altuenean 11.000 m inguruko garaiera hartzen du eta bere oinarriaren erradioa 6.051 km-koa da. 853 kilometroko luzera du eta 700 kilometroko zabalera.
Mendebaldean malda aldapatsua du, ekialdean berriz malda leunago bat Fortuna Tessera eskualderaino heltzen da. Daukan garaiera dela eta, Artizarreko punturik hotzena (380 °C) eta presio gutxienekoa (45 bar inguru) da.
Radarrekiko duen islapen handia dela eta, bere gailurretan pirita bezalako mineralak egon daitezkeela susmatzen da.
Kanpo estekak
- NASAk eginiko Artitzarraren mapa http://solarviews.com/raw/venus/topol.gif