Maxux Aranzabe
Maxux Aranzabe Urruzola (Alkiza, 1966ko azaroaren 8a) hizkuntzalaria, Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ixa Taldeko bere jardunean zientziak eta letrak uztartzen ditu: hizkuntzalaritza (letrak) eta informatika (zientziak).[1][2]
Maxux Aranzabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Jesus |
Jaiotza | Alkiza, 1966ko azaroaren 8a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez Jose Mari Arriola Egurrola |
Doktorego ikaslea(k) | Itziar Gonzalez-Dios Begoña Altuna |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Ixa taldea Udako Euskal Unibertsitatea |
Tolosako ospitalean jaio zen Alkizarra da.
Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1989an, eta Euskal Filologian doktore-gradua lortu zuen 2008an EHUn. Gaur egun, irakasle agregatua da EHUn, eta Ixa taldeko kidea da 1999tik. Bere argitalpenak hizkuntza naturalaren prozesamenduaz ari dira batez ere. Testu zientifiko-teknikoen alderdi tematikoak, diskurtsiboak, lexikoak eta gramatikalak ere landu ditu azken urteetan.
Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle. Euskal Filologiako doktorea da, eta lexikografia, corpusgintza, sintaxi konputazionala dira haren lan esparruak.
« | Hizkuntza baten erabilera bultzatzeaz gain, hizkuntza horrek mundu digitalean duen presentzia ere zaindu beharreko arloa da. Zentzu horretan, euskara Europako beste hizkuntzen mailan egon ahal izateko, hizkuntza-teknologiak lantzea ezinbestekoa da. | » |
—Maxux Aranzabal[1] |
Irakaslea Unibertsitatean
EHUko Gipuzkoako campusean irakasten du Kimikako Graduan. Zehazki, bere irakasgaiak hauek dira: i) Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz, eta ii) Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz.
Udako Euskal Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Unibertsitatean master mailan lexikografia konputazionala eta sintaxi konputazionala ere irakatsi ditu.[3]
Ikertzailea hizkuntzaren prozesamenduan
Euskal Filologian doktorea da, Arantza Diaz de Illarraza eta Jose Mari Arriolaren zuzendaritzapean euskarazko sintaxi konputazionala lantzen aitzindari izan zen "Dependentzia-ereduan oinarritutako baliabide sintaktikoak: zuhaitz-bankua eta gramatika konputazionala" izeneko tesiarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2008).[4][5][6] Lehenago ere hasia zen Ixa taldean ikertzen, eta Xuxen eguneratzeko erabiltzen den Euskararen Datu-base Lexikaleko lantaldean parte hartu zuen.[7]
Gai horretan sartuta Itziar Gonzalez-en tesia zuzendu zuen Arantza Diaz de Illarrazarekin batera, 2016an aurkeztu zen tesia. Euskarazko testu konplexuak automatikoki sinplifikatzeko metodo bat proposatu zuen. Hitz arraroak edo egitura sintaktiko luze eta zailak automatikoki ulergarriago bihurtzea zen bere ikerketaren helburua.[8][9][10][11] 2014an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako saria irabazi zuen Itziar Gonzalezek.[12] Tesian egiten zuten azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen.
Sintaxiak esaldiaren egitura zein den eta esaldi horretako elementuak nola eta zein hurrenkeran azaldu diren aztertzen ditu. Sintaxia funtsezkoa da morfologiaz harantzago joan nahi duten aplikazio eta tresnak garatzeko: dokumentu-bilatzaileak, galdera-erantzunen sistemak, itzulpen automatikoa, testuen sinplifikazioa, testuen laburpena eta abar. Zuhaitz-bankuak sintaktikoki etiketatutako corpusak dira. Dependentzia sintaktikoak hizkuntza guztietan modu berean etiketatu nahi dira dependentzia unibertsalen bitartez. Euskaraz ere lortu dute hori.[13]
Sintaxi konputazionalaz gain, oro har, euskararen corpusgintzan eta lexikografian ere aditua da Aranzabe.[14]
- Ixa Taldea (2015)
- HiTZ zentroko kideak (2020)
Argitalpenak
2014an "Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz" izeneko liburua argitaratu zuen UPV/EHUn beste hauekin batera: Xabier Alberdi Larizgoitia, Pello Salaburu Etxeberria, Julio Garcia Garcia de los Salmones, Mikel Iruskieta Quintian, Miren Azkarate Villar, Maxux Aranzabe Urruzola, Jose Mari Arriola Egurrola, Ines M. Garcia Azkoaga, eta Maribi Unamuno Garate.[15]
Hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak, besteak beste hauetan: ASJU, Elhuyar: Zientzia eta teknika, Literary and Linguistic Computing, Senez.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko lanak 25 baino gehiago dira.[16][17]
Udako Euskal Unibertsitateko kidea
Udako Euskal Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. Esaterako, 2017an "Euskarazko denbora-informazioaren azterketa prozesamendu automatikorako" hitzaldia eman zuen Begoña Altuna-rekin, eta 2016an "Dibulgaziozko testuak idazteko estrategiak" hitzaldia.
2009an "Morfologia eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez" izeneko ikastaroa eman zuen Kepa Sarasolarekin.[18][19]
Transferentzia: produktu erregistratuak
Ixa Taldeak hizkuntza prozesatzeko 27 produktu erregistratu ditu 27 urtetan.[20][21][22] Produktu horien artean honako hauen garapenean parte-hartze zuzena izan du Aranzabek:
- 2003: Basque WordNet / Euskal WordNet. Euskarazko lehen ezagutza-base lexikal edo hiztegi semantiko eleaniztuna da, ingelesezko WordNet eta hizkuntza anitzeko EuroWordNet-en eredua jarraitzen duena. Era honetan, euskal hitzak ingelesezko WordNet-ekoekin lotzen ditu era erdi-automatikoan. Euskal WordNet gaztelaniari, ingelesari, galizierari, portugesari eta katalanari lotuta dago, Multilingual Central Repository errepositorioan (MCR). Beste hizkuntza batzuei lotuta egoteaz gain, Euskal WordNet SUMO eta Top Ontology ontologietara mapeatuta dago. Erabiltzaile arruntei dagokienez, beste hiztegi arruntek eskaintzen dituzten itzulpen elebidunez gain, informazio gehigarria ematen du. Adibidez, pagoa hitza bilatuz gero, zuhaitz mota bat dela eta zehazki zer motatakoa den adierazten du. Sinatzaileak: Itziar Aduriz, Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Olatz Ansa, Maxux Aranzabe, Xabier Arregi, Olatz Arregi, Bertol Arrieta, Jose Mari Arriola, Xabier Artola Zubillaga, Aitziber Atutxa, Arantza Díaz de Ilarraza, Nerea Ezeiza, Koldo Gojenola, Mikel Lersundi, Montserrat Maritxalar, David Martinez, Aingeru Mayor, Maite Oronoz, Eli Pociello, Kepa Sarasola, Aitor Soroa, Larraitz Uria eta Ruben Urizar.[23]
- 2008: IXAti, chunker-a. Euskarako azaleko analizatzaile sintaktikoa. Sinatzaileak: Izaskun Aldezabal, Iñaki Alegria, Maxux Aranzabe, Olatz Arregi, Jose Mari Arriola, Xabier Artola Zubillaga, Kepa Bengoetxea, Klara Ceberio, Arantza Díaz de Ilarraza, Nerea Ezeiza, Koldo Gojenola, Mikel Lersundi, Mait,e Oronoz eta Ruben Urizar.
- 2012: MALTIXA. Maltparser-ren oinarritutako analizatzaile sintaktiko-estatistikoa Maxux Aranzabe, Kepa Bengoetxea, eta Koldo Gojenola.[24]
- 2019: EUSRST_TB: Euskal RSTko erlazio diskurtsiboen zuhaitz bankua. Jon Alkorta, Maxux Aranzabe, Arantza Díaz de Ilarraza, Kike Fernandez, Itziar Gonzalez-Dios, Mikel Iruskieta, Mikel Lersundi, Oier Lopez de Lacalle, eta Esther Miranda.
Sariak eta errekonozimenduak
Hainbat sari lortu ditu Maxux Aranzabek Ixa Taldeko kide moduan; besteak beste hauek:
- 2017: SEPLN elkarteko kongresuan artikulu onenaren saria jaso zuten Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe, eta Arantza Diaz de Ilarraza ixakideek ‘EusHeidelTime: Time Expression Extraction and Normalisation for Basque‘ artikuluarengatik. Euskarazko testuetatik denbora-adierazpenak nola antzeman eta nola normalizatu aztertzen zuten artikuluan. Nola antzeman testu batean denbora-lerroko une konkretu bat aipatzen dela? Nola antzeman denbora-tarte bat dela? Eta noiz? Testuan deskribatzen diren ekintzak noiz gertatu izan diren ondo ulertzeko behar beharrezko dira ikerketa hauek. Bazen sistema bat ingeleserako eta beste hizkuntzetarako erabiltzen zena HeidelTime. Ikerketa honetan euskarari egokitu zuten sistema hori. Morfologia aberatsa duen hizkuntza baterako ere baliagarria izan daitekeela frogatu zuten.[25][26]
- 2013: IXA Taldeak Abbadia Saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik
- 2013: Donostiako udalaren eskutik Ixa Taldearen aldeko adierazpen instituzionala.
- 2012: Ibilaldian omendua izan zen teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik, beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez. UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea (Ixa Taldea eta Itziar Aduriz tartean; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.
Erreferentziak
- ZientziaKaiera. (2019). «Maria Jesus Aranzabe: “Hizkuntza-teknologiak ezinbesteko tresna dira euskara bultzatu nahi baldin badugu” #Zientzialari (118)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- «Maxux Aranzabe | Ixa taldea» ixa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- «Maxux Aranzabe Urruzola :: Irakasgaiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- Urruzola, Maxux Aranzabe. (2008). Dependentzia-ereduan oinarritutako baliabide sintaktikoak: zuhaitz-bankua eta gramatika konputazionala. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-320-8. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- Urruzola, Maxux Aranzabe. (2008). Dependentzia-ereduan oinarritutako baliabide sintaktikoak: zuhaitz-bankua eta gramatika konputazionala. Eusko Jaurlaritza - UEU - Tesiker ISBN 978-84-8438-320-8. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- (Gaztelaniaz) Aranzabe, Maxux. (2009-01-19). «Análisis sintáctico computacional del euskera mediante una Gramática de Dependencias | Ixa taldea» ctas del XI Simposio Internacional de Comunicación Social, , , (Centro de Lingüística Aplicada, Santiago de Cuba (Cuba)): 316-320. ISBN 978-959-7174-14-1. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- Itziar Gonzalez-Dios hizkuntzalari konputazionala (Zientzia Kaiera) – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- «Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- (Ingelesez) Gonzalez-Dios, Itziar; Aranzabe, Maria Jesus; Diaz de Ilarraza, Arantza. (2016). «A Preliminary Study of Statistically Predictive Syntactic Complexity Features and Manual Simplifications in Basque.» Google Docs (Asociation for Computaional Linguistics, COLING-2020) (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- «Program - Workshop on Computational Linguistics for Linguistic Complexity (CL4LC)» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- «Egitura sintaktiko konplexuen identifikazioa eta sinplifikazio automatikoa euskararen tratamendu automatikoan — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- Euskararen sintaxi konputazionala (Maria Jesus Aranzabe, Kultura Zientifikoa) – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- Aranzabe, Maxux. «Argitalpenak | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- «Maxux Aranzabe Urruzola :: Libujruak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
- Itziar Adurizen argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
- Itziar Aduriz Agirre irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
- Aranzabe, Maxux; Sarasola, Kepa. (2009-04-29). «Morfologia eta sintaxiko ariketak konputagailuar (udaberriko ikastaroak)» ixa.ehu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- Morfologia eta sintaxiko ariketak Internet bidez – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- «Patenteak | Ixa Taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- «Produktuak | Ixa Taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- «patenteak | HiTZ Zentroa» www.hitz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- «Patenteak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- Ixa Taldea. MALTIXA, Analizatzaile sintaktiko estatistikoa.. HITZ zentroa, UPV/EHU.
- SEPLN2017 biltzarreko artikulu onenaren saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- (Gaztelaniaz) Altuna, Begoña; Aranzabe, María Jesús; Ilarraza, Arantza Díaz de. (2017-09-05). «EusHeidelTime: Time Expression Extraction and Normalisation for Basque» Procesamiento del Lenguaje Natural 59 (0): 15–22. ISSN 1989-7553. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Maxux Aranzabe (Zientzia Kaiera, 2019)
- Maxux Aranzabe. «Argitalpenak | Ixa taldea» www.ixa.eus
- Maxux Aranzabe Urruzola Inguma datu-basean