Maximilien de Béthune
Maximilien de Béthune, Sullyko dukea (Rosny-sur-Seine, 1559ko abenduaren 13a - Villebongo gaztelua, 1641eko abenduaren 22a) Frantziako Parea, Frantziako mariskala, Henrichemont eta Boisbelleko printze soberanoa, Rosnyko baroia, eta gero markesa, militar higanota eta Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoaren lagun eta ministroa izan zen.
Maximilien de Béthune | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1598 - 1611
- Nicolas de Neufville, seigneur de Villeroy (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Rosny-sur-Seine, 1560ko abenduaren 13a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Château de Villebon (en) eta Villebon, 1641eko abenduaren 22a (81 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Nogent-le-Rotrou Château de Sully-sur-Loire (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | François I de Béthune, Baron de Rosny et de Baye | ||||||||
Ama | Charlotte Dauvet | ||||||||
Ezkontidea(k) | Anne de Courtenay (en) Rachel de Cochefilet (en) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Q1109997 | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, militarra, estatu-politikaria, buruzagi militarra eta soldadua | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||||
Gradua | Frantziako mariskal | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Erlijio Gerrak |
Eragin handia izan zuen Frantziako politikan: finantza-kontseiluko kide izan zen, Henrike IV.ari katoliko egiteko gomendioa eman zion, Nantesko ediktuaren prestaketan parte hartu zuen (1598) Savoiarekin bakea egiten lagundu zuen (1601), lantzeko lursail berriak prestarazi zituen eta herri lan asko egin zituen. 1611n gobernuko kargu guztiak utzi zituen. Hala ere, 1621ean Frantziako gobernuaren eta Montauban eta Arroxelako protestanteen arteko bitartekari lanak egin zituen bakea jartzeko. Liburu bat idatzi zuen: Mémoires des sages et royales économies d´Etat de Henry le Grand (1638).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximilien de Béthune |
- (Frantsesez) Sully, cheville ouvrière Henri IV - Le Règne interrompu webgunean