Maximiliano I.a Josef Bavariakoa
Maximiliano I.a Josef Bavariakoa (Mannheim, 1756ko maiatzaren 27a - Munich, 1825eko urriaren 13a) Bavariako lehenbiziko erregea izan zen. 1806-1825 bitartean izan zen errege. Wittelsbacheko etxeko kidea zen.
Maximiliano I.a Josef Bavariakoa | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1810 - 1816 ← Napoleon Bonaparte - Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa →
1806 - 1825 ← baliorik ez - Luis I.a Bavariakoa →
1799 - 1806 ← Karlos Teodoro Bavariakoa - Joachim Murat →
1799 - 1806 ← Karlos Teodoro Bavariakoa
1799 - 1806 ← Karlos Teodoro Bavariakoa
1795 - 1797 ← Charles II August, Duke of Zweibrücken (en)
1776 - 1793 ← Charles II August, Duke of Zweibrücken (en) | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Maximilian I. Maria Michael Johann Baptist Franz de Paula Joseph Kaspar Ignatius Nepomuk von Bayern | ||||||||||||||
Jaiotza | Schwetzingen, 1756ko maiatzaren 27a | ||||||||||||||
Herrialdea | Bavariako hauteslerria Bavariako Erresuma | ||||||||||||||
Heriotza | Munich, 1825eko urriaren 13a (69 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | Theatine Church (en) | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Frederick Michael, Count Palatine of Zweibrücken | ||||||||||||||
Ama | Countess Palatine Maria Franziska of Sulzbach | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Landgravine Augusta Wilhelmina of Hesse-Darmstadt (en) (1785eko irailaren 30a - Karolina Badengoa (1797ko martxoaren 30a - | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||
Leinua | Wittelsbach-eko etxea | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | aristokrata, politikaria, arte bildumagilea eta estatu-politikaria | ||||||||||||||
Lantokia(k) | Munich | ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Royal Society | ||||||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||||
Bizitza
Soldadutza Frantziako armadan egin zuen, eta jeneral izatera iritsi zen. 1795ean, anaia hil zitzaionean, Deux-Ponts-Birkenfeldeko duke bihurtu zen. 1799an lortu zuen Bavariako hautesle izatea (Maximiliano IV.a). 1801ean Rhin ibaiaren ezkerraldeko zenbait eskualde Frantziari utzi zizkion. 1805ean Tirol eta Trentoko lurraldeak eskuratu zituen.
Napoleonen alde borrokatu zelako, Bavariako erregetzat onartu zuen hark 1806an, eta berebat Bayreuth eta Salzburgo ere erantsi zizkion bere erresumari. 1813an Napoleon utzi eta aliatuen alde jarri zen, Bavaria independentea eta osoa utziko ziotelako baldintzarekin. 1815ean galdu egin zituen eskuratutako lurralde gehienak.
Protestantismoaren eta Ilustrazioaren aldeko erregea izan zen. 1808an Municheko Arte Ederretako Akademia sortu zuen. 1818an Bavaria Napoleonen ereduen araberako estatu zentralista bihurtuko zuen konstituzioa ezarri zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Josef Bavariakoa |