Maximiliano I.a Habsburgokoa
Maximiliano I.a Habsburgokoa[1] (Wiener Neustadt, Austria, 1459ko martxoaren 22a - Wels, Austria, 1519ko urtarrilaren 12a) 1486-1519 bitartean Erromatarren erregea (Alemaniako erregea), 1493-1519 bitartean Austriako artxidukea eta 1508-1519 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Haren erreinaldian finkatu zen Habsburgotarren nagusitasuna[2].
Maximiliano I.a Habsburgokoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1508ko otsailaren 4a - 1519ko urtarrilaren 12a ← Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Karlos V.a Habsburgokoa →
1486ko apirilaren 9a - 1519ko urtarrilaren 12a
1477 - 1519ko urtarrilaren 12a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Erzherzog Maximilian von Österreich | ||||||
Jaiotza | Wiener Neustadt, 1459ko martxoaren 22a | ||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||
Heriotza | Wels (en) , 1519ko urtarrilaren 12a (59 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | St. George's Cathedral, Wiener Neustadt (en) Wiener Neustadt | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||||||
Ama | Eleanor of Portugal, Holy Roman Empress | ||||||
Ezkontidea(k) | Maria Borgoinakoa (1477ko abuztuaren 18a, 1477ko abuztuaren 20a (egutegi gregorianoa) - 1482ko martxoaren 27a) Ana Bretainiakoa (1490 (egutegi gregorianoa) - 1491 (egutegi gregorianoa)) Bianca Maria Sforza (en) (1493ko azaroaren 30a, 1494 (egutegi gregorianoa) - 1510eko abenduaren 31) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Habsburgo | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Confraternity of the Rosary (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Bizitza
Frederiko III.aren eta Leonor Trastamarakoaren semea zen. Borgoinako etxeko oinordekoarekin, hots, Karlos Izukaitzaren alaba Maria Borgoinakoarekin, ezkondu zen Ganten[3]. Ezkontza horren bidez, Herbehereak eta Franko Konderria eskuratu zituen; Borgoinako dukerria eta Pikardia, berriz, frantziarren esku geratu ziren[4]. Maximiliano eta Mariak bi seme-alaba izan zituzten: Filipe I.a Gaztelakoa (1478-1506) eta Margarita Austriakoa (1480-1530). Maria 1482an hil zen.
1490ean Ana Bretainiakoarekin ezkondu zen ahalordez. Ezkontza horren ondorioz Erromatarren erregina titulua hartu zuen Anak. Ondorio larriak ekarri zituen elkartze horrek, Frantziako erregeak ez baitzuen bere onarpena eman, eta frantsesek probokaziotzat jo zuten. Aurrerago, ezkontza baliogabetua izan ostean, Ana Karlos VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen. 1494an, Maximiliano Blanka Maria Sforzarekin ezkondu zen.
1493an, Frederiko III.a hil eta berehala, Karlos VIII.a Frantziakoa Italia erasotzen hasi zen; horrek gatazka-ziklo luze bati hasiera eman zion. Maximiliano Veneziarekin aliatu zen 1495ean, eta Liga Santuarekin gero, frantsesei eutsi ahal izateko[4]. 1496an semea Espainiako Joana Eroarekin ezkonarazi zuen eta hala bere erresuma Espainiakoari lotu zion[5].
1508an, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore titulua hartu zuen, Julio II.a aita santuaren baimenarekin[3]; horrela enperadorea aita santuak koroatzeko mendetako ohiturari amaiera eman zion. Maximiliano ezaguna da Reichstagen erreforma egin izanagatik; Inperioaren eraketa sakonki eraldatu zuen.
1519ko urtarrilean hil zen Welsen (Austria). Biloba zuen Karlos V.a izan zen haren ondorengoa, Filipe semea 1506an hila baitzen
Zuhaitz genealogikoa
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Maximilian I Encyclopædia Britannica, 11th Ed. Vol XVII. Cambridge: Cambridge University Press, 1910. 923. Luminarium.org
- Maximiliano I, emperador del Sacro Imperio (1459-1519) Mcnbiografias.com
- Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Habsburgokoa |