Maxima Zorreguieta
Máxima Zorreguieta edo, erregina tituluarekin, Maxima Herbehereetakoa (Buenos Aires, 1971ko maiatzaren 17a ) Herbehereetako erregina ezkontidea da Willem-Alexander erregearekin ezkondu izanaren ondorioz. Euskal jatorriko familia argentinar batekoa da.
Maxima Zorreguieta | |||
---|---|---|---|
2013ko apirilaren 30a - ← Claus von Amsberg | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Máxima Zorreguieta Cerruti | ||
Jaiotza | Buenos Aires, 1971ko maiatzaren 17a (52 urte) | ||
Herrialdea | Argentina Herbehereetako Erresuma (2001eko maiatzaren 17a - | ||
Bizilekua | Huis ten Bosch Recoleta (Buenos Aires) Brusela-Hiriburua eskualdea | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Aita | Jorge Zorreguieta | ||
Ama | María del Carmen Cerruti Carricart | ||
Ezkontidea(k) | Gilen Alexandro Herbehereetakoa (2002ko otsailaren 2a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pontifical Catholic University of Argentina (en) 1995) gradu : ekonomia Northlands School (en) | ||
Hizkuntzak | nederlandera gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, irakaslea eta ezkontidea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Altuera | 1,78 metro | ||
Enplegatzailea(k) | HSBC Deutsche Bank | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Dutch royal house (en) Dutch royal house (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Jatorria
Máximaren gurasoak dira María del Carmen Cerruti Carricart (j. 1944) eta Jorge Zorreguieta (1928-2017), zeinak Argentinako diktaduraren garaian Nekazaritza eta Abeltzaintzako idazkaria izan zen. María del Carmenek eta Jorgek izan zuten beste hiru anai-arreba txiki ditu: Martín, Juan eta Inés (1984-2018). Aita aurretik ere ezkondua egon zen, Marta López Gil idazle eta filosofoarekin, eta ezkontza hartatik hiru erdi-ahizpa ditu Maximak: María, Ángeles eta Dolores[1].
Aitaren zein amaren aldetik euskal arbasoak ditu. Lerro patrilinialetik jasoteko Zorreguieta deituraren jatorria ondo dokumentatua dago. Jose Antonio Zorregieta delakoa, Elduaingo Sorregieta baserrikoa 1790. urtearen inguruan ezarri zen Argentinan, Salta inguruan. Hiru belaunaldi han egon ziren, eta Maximaren birraitona Mendozan ezarri ziren; aitona, berriz Buenos Airesera joan eta han jaio zen Jorge aita. 21. mendean, Jorge Zorreguieta Juan de Garay Fundazioko presidente izendatu zuten, Argentinako euskal jatorrikoen erakunde inportanteenetakoa[2].
Ikasketak eta lana
Batxilergoa Northlands School delakoan egin zuen, Argentinako ikastetxe pribatu garesti batean. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Argentinako Unibertsitate Katolikoan (UCA) 1995ean, eta Estatu Batuetako master batekin amaitu zituen ikasketak. [3]
1992tik 1995era, Buenos Airesko Boston Securities SA enpresaren salmenta sailean lan egin zuen, finantza merkatuetarako softwarearen inguruko ikerketak egin zituen.
1996ko uztailetik New York-eko zenbait finantza bulegotan lan egin zuen. 2000ko maiatzetik 2001eko martxora Bruselako Deutsche Bank bulegoan lan egin zuen.
Herbehereetako Orange etxearekin
Espainian izandako ebento batean 1999an, Willem Orangekoa printze holandarra ezagutu zuen. Bi aste beranduago printzea New Yorkera hurbildu zen, orduan Maximak lan egiten zuen lekua eta bertan beraien harremana hasi zen.
2001eko martxoaren 30ean, Maxima eta Willem ezkondu ziren. Holandako herritarra bihurtu zen urte bereko maiatzaren 17an eta uztailaren 3an, Herbehereetako Parlamentuko bi etxeek gobernuak aurkeztutako lege proposamena onartu zuten ezkontza onartzeko, izan ere, Maxima katolikoa da eta Willem protestantea da. Ondoren, Herbehereetako konstituzio legea eta neerlandera ikasi ditu Maximak.
2013ko apirilaren 30etan, Herbehereetako Beatriz I.a erreginaren abdikazioa izan zen, hura tronura sartu zeneko 33. urteurrenean. Horrela, Maxima printzesa erreinu horretako ezkontide subiranoa bihurtu zen, erregina tituluarekin.
Erreferentziak
- «"Máxima tiene cuadros míos en el palacio" | Para Ti» web.archive.org 2013-07-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- (Gaztelaniaz) «Jorge Zorreguieta: "Máxima heredó las virtudes esenciales de los vascos"» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- https://web.archive.org/web/20131212025313/http://www.elnuevoherald.com/2013/04/25/1462023/maxima-zorreguieta-la-economista.html