Maxim Kontsevitx
Maxim Lvovitx Kontsevitx (errusieraz: Макси́м Льво́вич Конце́вич; Khimki, Errusiako SESF, 1964ko abuztuaren 25a) errusiar matematikaria da. Frantziako Ikerketa Zientifiko Aurreratuetarako Institutuko irakasle eta Estatu Batuetako New Brunswickeko Rutgers Unibertsitateko irakasle bisitaria da. Moskuko Unibertsitatean ikasi ondoren, Informazioa Prozesatzeko Problemen Institutuan lan egin zuen. 1992an eskuratu zuen doktoregoa, Bonngo Unibertsitatean (Alemania). Harvard, Princeton, Berkeley eta Bonnen lana egiteko aukera eman zioten. Kontsevitxek matematika hutsaren eta fisika teorikoaren arteko erlazio asko sortu ditu, Richard Feynmann eta Edward Wittenek egindako lanaren eraginpean bereziki. Ekarpenik garrantzitsuenak korden teorian eta kuantuen teorian egin ditu. Dena dela, geometriako lau problema ebaztu zituenean egin zen ezaguna. Wittenen konjetura bat frogatzeaz gainera, grabitazio kuantikoko bi ereduen baliokidetasun matematikoa ere frogatu du.
Maxim Kontsevitx | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Khimki, 1964ko abuztuaren 25a (59 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Bizilekua | Miami |
Familia | |
Aita | Lev Kontsevich |
Hezkuntza | |
Heziketa | MSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) ![]() Bonngo Unibertsitatea Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Don Zagier |
Doktorego ikaslea(k) | Serguei Barannikov (en) ![]() Alexandre Engoulatov (en) ![]() Boris Shoikhet (en) ![]() Alexandr Usnich (en) ![]() Dmitri Panov (en) ![]() Fabian Haiden (en) ![]() Tony Yue Yu (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Israel Gelfand (en) ![]() Don Zagier |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta topologoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Rutgers Unibertsitatea The Institute for Information Transmission Problems of Russian Academy of Sciences (en) ![]() Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1993ko uztaila - 1995eko abuztua) Institut des Hautes Études Scientifiques (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.