Maxillopoda
Maxillopoda krustazeo klase anitz bat da, Copepoda, lanperna eta antzeko animaliez osatua. Ez dirudi talde monofiletiko bat denik ezta guztiak batzen dituen karaktere berezirik dagoenik.
Maxillopoda | |
---|---|
Kanbriar ertaina-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Crustacea |
Klasea | Maxillopoda Dahl, 1956
|
Azpibanaketa | |
|
Lanperna batzuk kenduta maxillopodoak txikiak dira, ezagutzen den artropodo txikiena talde honetakoa delarik, Stygotantulus stocki. Normalki gorputz laburrak dituzte, abdomen txikitu batekin eta ez dute apendizerik izaten. Hau pedomorfosisaren bitartez gertatu dela dirudi.
Lanpernek hankak erabiltzen dituzte janaria iragazteko, baina beste guztiek euren maxila erabiltzen dute. 5 segmentu zefaliko, 6 toraziko eta 4 abdominal dituzte, telson batekin atzealdean.
Fosilak Kanbriar garaian aurkitu dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxillopoda |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.