Maxa Ivaxintsova
Maria Jurievna (Maxa) Ivaxintsova (1942ko martxoaren 23a − 2000ko uztailaren 13a) San Petersburgoko errusiar argazkilaria izan zen (sobietar Leningrad izan zena). 1960-1980ko Leningradeko poesia eta argazki mugimendu undergroundean aritu zen.[1]
Maxa Ivaxintsova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jekaterinburg, 1942ko martxoaren 23a |
Heriotza | San Petersburgo, 2000ko uztailaren 13a (58 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
mashaivashintsova.com | |
Bizitza
Maxa Ivaxintsova Leningraden jaio eta bizi izan zen. Familia ariskratiko bateko kidea zen, Errusiar Iraultza boltxebikean jabego guztiak galdu zituena.[2]
Leningraden, Maxa Ivaxintsova bizibide ugari izan zituen eta oso desberdinak: antzeki kritikaria, liburutegizaina, berokiak gordetzeko lekuan egin zuen lan, igogailu mekanikaria izan zen, segurtasun langilea, etab.[3]
Noizean behin, alaba zuen Asya ikutera joan ohi zen Moskura, baina bizitza gehiena Leningraden egin zuen.[3]
Maxa Ivaxintsova 2000. urtean hil zen 58 urterekin.
Lana
1960-1980 hamarkadetako Leningradeko azpikultura literario eta artistikoko kidea izan zen, bai poesiaren bai argazkigintzaren bidez.[1]
Harremana izan zuen Boris Smelov argazkilariarekin, Viktor Krivulin poetarekin eta Melvar Melkumyan linguistarekin.[4]
Argazki andana atera zituen bere bizitza guztian zehar, baina argazkien negatiboak bere etxeko ganbaran gorde zituen eta oso gutxi errebelatu zituen. Bere lana publikoa bihurtu zen 2017an, alaba Asyak 30.000 negatiboak topatu zituenean.[1] Horren ondorioz, bere lana eta bizitza Vivian Maierrenarekin alderatu da antzeko gisa.[2]
Erakusketak
- Masha Ivashintsova, Street Photographer (2018), International Center of Photography aretoan, New York hirian, Ameriketako Estatu Batuak.[5]
- Brought to Light (2019), Vintage Photo Festival, Bydgoszcz, Polonia, Katarzyna Gębarowska eta Masha Galleries komisario izan zirena.[6]
- Chiaroscuro (2019-2020), Juhan Kuus Documentary Photo Centre, Tallinn, Estonia.[7]
Erreferentziak
- Chapple, Amos. (2018-03-09). "Leningrad's Lost Photographer". In RadioFreeEurope/RadioLiberty. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- Chapple, Amos. (2018-03-12). Russian Vivian Maier' Discovered After 30,000 Photos Found in Attic. In PetaPixel. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- Feigin, Lev. (2018eko uztaila- abuztua). "The Secret Stash of Soviet Street Photographer Masha Ivashintsova". In Mother Jones.. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- Masha Ivashintsovaren orri ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- ICP Projected: Masha Ivashintsova, Street Photographer. In ICP. (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- Masha Ivashintsova "Brought to Light". In Vintage Photo Festival. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
- Maša Ivašintsova — Chiaroscuro. In Dokfoto. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
Kanpo estekak
- Masha Ivashintsova (1942-2000) Instagram (@masha_ivashintsova)
- Elkarrizketa: "Woman Discovers Over 30,000 Secret Photos Left Behind by Her Mother" My Modern Met orrian