Max Steiner

Maximilian Raoul Walter Steiner (Viena, 1888ko maiatzaren 10aHollywood, 1971ko abenduaren 28a), batik bat zinemarako lan egin zuen musikagile austriarra izan zen, Amerikako Estatu Batuetan nazionalizatua. Besteak beste Gone with the Wind edo Casablanca filmetako soinu-banda sortu zuen.

Max Steiner

Bizitza
JaiotzaViena, 1888ko maiatzaren 10a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills, 1971ko abenduaren 28a (83 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaGabor Steiner
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, gidoilaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0000070 Allocine: 35550 Allmovie: p112635 IBDB: 79802
Musicbrainz: e466fb04-0175-4875-bb39-f50200b66805 Discogs: 283109 Allmusic: mn0000694545 Find a Grave: 2077 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Max Steiner 1888an jaio zen Vienan. Haren aitita hiriko antzokiaren gerentea izan zen, eta aita Vienako Prater jolas parkeko enpresaria, noria kudeatzen zuena hain zuzen, gerora, 1949an Carol Reeden The Third Man filmak ezagun bilakatu zuen hura. Aitabitxi Richard Strauss musikagilea izan zuen. Musikarako dohainak ei zituen Max umeak Johannes Brahmsekin ikasi zuen pianoa jotzen, eta hamasei urterekin Vienako Musika Akademia Inperialean ekin zion; sasoi hartan Gustav Mahlerrek han ziharduen irakasle. Lau urteko ikasketa programa bitan osatu zuen Maxek.

Lehen Mundu Gerra hasi zenean Londresen zen Steiner lanean, eta jatorriagatik etsaitzat hartu zuten; Westminster dukeak emaniko dokumentazioari esker Ameriketako Estatu Batuetarako bidea hartu ahal izan zuen, eta 1914an New Yorkera ailegatu. Hiri hartan izan zen lanean hamaika urtean: Broadwayeko antzokietan ibili zen musika zuzendari eta egokitzaile, Victor Herbert, Jerome Kern, Vincent Youmans, edo George Gershwin musikagileen lanak apailatuz.

1929an Hollywoodera joan zen, eta filmetarako soinu-bandak idazten eta konposatzen hasi zen. 1933ko King Kongfilmerako sortutakoa disko bihurtu zuten gutxira, gaur ez bezala ohikoa ez zen kontua. Aldi hartan hainbat musikaletako soinu-banda ere egin zuen, propio Fred Astaire eta Ginger Rogers bikotearen pelikuletarako: Top Hat (1935) eta Roberta (1935) adibidez. Urte askoan Warner Bros. izan zuen lantegi, eta 200 pelikuletan baino gehiagotan hartu zuen parte, eta bai aipatu produkzio-etxeak telebistarako ekoiztutako sailen musika sortu ere.

Steinerrek Oscar sarietarako 26 izendapen jaso zituen bere bizitzan zehar, eta hirutan irabazi: The Informer (1935), Now, Voyager (1942), eta Since You Went Away (1944). Oso interesgarria da Steinerren ibilbidea zinemaren munduan, hogeita hamar urtean garaiko zuzendari onenekin lanerako aukera izan baitzuen: William A. Wellman, John Ford, King Vidor, Frank Capra, Raoul Walsh, John Huston, Delmer Daves...

Bihotzekoak jota hil zen 1971n.

Filmografia hautatua

Sakontzeko, irakurri: «Max Steinerren filmografia»
  • Rhapsody in Blue (Oscar sarietarako izendatua, Ray Heindorfekin batera, 1945)
  • The Big Sleep (1946)
  • Cloak and Dagger (1946)
  • Night and Day (Oscar sarietarako izendatua, Ray Heindorfekin batera, 1946)
  • Life with Father (Oscar sarietarako izendatua, 1947)
  • My Wild Irish Rose (Oscar sarietarako izendatua, Ray Heindorfekin batera, 1947)
  • The Treasure of the Sierra Madre (1948)
  • Winter Meeting (1948)
  • Johnny Belinda (Oscar sarietarako izendatua, 1948)
  • Beyond the Forest (Oscar sarietarako izendatua, 1949)
  • The Fountainhead (1949)
  • The Flame and the Arrow (Oscar sarietarako izendatua, 1950)
  • The Glass Menagerie (1950)
  • The Miracle of Our Lady of Fatima (Oscar sarietarako izendatua, 1952)
  • The Jazz Singer (Oscar sarietarako izendatua, Ray Heindorfekin batera, 1953)
  • The Charge at Feather River
  • The Caine Mutiny (Oscar sarietarako izendatua, 1954)
  • Battle Cry (Oscar sarietarako izendatua, 1955)
  • The Searchers (1956)
  • Band of Angels (1957)
  • A Summer Place (1959)
  • The FBI Story (1959)
  • The Dark at the Top of the Stairs (1960)
  • Parrish (1961)
  • Spencer's Mountain (1963)
  • Youngblood Hawke (1964)
  • A Distant Trumpet (1964)


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.