Max Schmeling
Maximillian Adolph Otto Siegfried "Max" Schmeling (Klein Luckow, Brandenburgo, Alemania, 1905eko irailaren 28a - Wenzendorf, Alemania, 2005eko otsailaren 2a) alemaniar boxeolaria izan zen.
Max Schmeling | |
---|---|
(1938) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maximillian Adolph Otto Siegfried Schmeling |
Jaiotza | Klein Luckow (en) , 1905eko irailaren 28a |
Herrialdea | Hirugarren Reicha Mendebaldeko Alemania Ameriketako Estatu Batuak Alemania Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Wenzendorf, 2005eko otsailaren 2a (99 urte) |
Hobiratze lekua | Hollenstedt |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anny Ondra (1933 - 1987) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta aktorea |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
XX. mendean pisu astunetako txapeldun izandako lehen europarra.
Biografia
1923an Alemaniako boxeolari afizionatuen txapelketa irabazi zuen, pisu erdiastunen mailan, eta hurrengo urtean profesional egin zen. 1926an pisu erdi-astunetako Alemaniako Txapelketa jokatu zuen, eta txapelduna mendean hartu zuen. Hurrengo urtean Europako Txapelketa irabazi zuen, maila berean, eta 1928an Alemaniako pisu astunetako txapelketa.
1929an Paulino Uzkudun gipuzkoar boxeolaria menderatu zuen New Yorken, eta 1930ean pisu astunetako munduko txapeldun atera zen, haren aurkaria, Jack Sharkey, deskalifikatua izan ondoren joko legearen kontrako kolpe bat jotzeagatik.
Zenbait aldiz titulua defendatu ondoren, 1932an galdu zuen, Sharkeyren beraren kontrako lehian. 1936an, New Yorken, Joe Louis K.O. utzi zuen, bere bizitzako borrokarik onenean. Bi urte geroago, Joe Louisek menderatu zuen Schmeling.
Bigarren Mundu Gerran parakaidisten gudaroste batean parte hartu ondoren, 1948an jokatu zuen azken borroka, Berlinen; galdu egin zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Schmeling |