Max Rendschmidt
Max Rendschmidt (Bonn, Ipar Renania-Westfalia (Alemania), 1993ko abenduaren 12a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]
Max Rendschmidt | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bonn, 1993ko irailaren 12a (30 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kayaklaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 1,86 metro |
maxrendschmidt.de | |
![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezko domina irabazi zuen, Marcus Groß herrikidearekin batera, K-2 1000 m modalitatean, 3.10,781eko denboraz, Serbiako bikotearen (zilarrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
Urrezkoa irabazi zuen ere K-4 1000 m modalitatean Alemaniako taldearekin, 3.02,143ko denboraz, Eslobakiako taldearen (zilarrezkoa) eta Txekiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniaren taldea: Max Rendschmidt, Tom Liebscher, Max Hoff eta Marcus Groß-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa irabazi zuen K-4 500 m modalitatean, Alemaniako taldearekin, 1.22,219ko denboraz, Espainiako taldearen (zilarrezkoa) eta Eslovakiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniaren taldea: Max Rendschmidt, Ronald Rauhe, Tom Liebscher eta Max Lemke-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | K-2 1000 m, gizonezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | K-4 1000 m, gizonezkoa[5] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | K-4 500 m, gizonezkoa[6] |
Erreferentziak
- «Max Rendschmidt» ICF, 2021-11-07an begiratua (Ingelesez)
- «Max Rendschmidt» olympedia.org 2021-11-07an begiratua(Ingelesez)
- «Max Rendschmidt» Olympics.com 2021-11-07an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Piraguismoa, K-2 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)