Max Planck
Max Karl Ernst Ludwig Planck (Kiel, Alemania, 1858ko apirilaren 23a - Göttingen, Alemania, 1947ko urriaren 4a ) fisikari alemaniarra izan zen. Teoria kuantikoaren sortzaile eta pasa den mendeko fisikari onenetarikotzat jotzen da.
Max Planck | |||||
---|---|---|---|---|---|
1908 -
1885 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Max Karl Ernst Ludwig Planck | ||||
Jaiotza | Kiel, 1858ko apirilaren 23a | ||||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Hirugarren Reicha Weimarko Errepublika Bizone | ||||
Bizilekua | Kiel Munich | ||||
Heriotza | Göttingen, 1947ko urriaren 4a (89 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Göttingen (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Wilhelm von Planck | ||||
Ezkontidea(k) | Marie Merck (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Maximiliansgymnasium München (en) Frederiko Gilen Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea (1874 - | ||||
Tesia | Über den zweiten Hauptsatz der mechanischen Wärmetheorie (en) | ||||
Tesi zuzendaria | Alexander von Brill (en) | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Richard Becker (en) Max von Laue Moritz Schlick Max Abraham (en) Walther Bothe Walter Gordon (en) Hilde Heinicke (en) Gustav Hertz Heinrich Karstens (en) Karl Körner (en) Erich Kretschmann (en) Isidor Israel Malkin (en) Walther Meissner (en) Walter Schottky Erich Schumann (en) Wilhelm Wenzel (en) Karl Erich Hupka (en) Eduard Grüneisen (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania alemana | ||||
Irakaslea(k) | Philipp Ludwig von Seidel Gustav Bauer (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikari teorikoa, unibertsitateko irakaslea, fisikaria eta filosofoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Munich | ||||
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea (1880 - 1885) Kielgo Unibertsitatea (1885 - 1889) Frederiko Gilen Unibertsitatea (1889 - 1927) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | AGV München (en) Deutsche Physikalische Gesellschaft (en) Prusiako Zientzien Akademia Kaiser Wilhelm Society (en) Notgemeinschaft der Deutschen Wissenschaft (en) Linzeen Akademia Royal Society Zientzien Bavariar Akademia Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Sondershäuser Verband (en) San Petersburgoko Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino Shevchenko Scientific Society (en) | ||||
Musika instrumentua | pianoa txeloa organoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Alderdi politikoa | German People's Party (en) | ||||
Bizitza eta obra
Planck familia intelektual eta tradizional baten barruan jaio zen. Bere aitaren aldeko birraitona eta aitona teologia katedradun izan ziren Göttingenen, bere aita Kiel eta Munichen zuzenbide katedraduna izan zelarik.
Munichen eta Berlinen egin zituen ikasketak. Municheko eta Kielgo unibertsitateetan irakasle izan ondoren Kirchhoffen lekua hartu zuen Berlingo unibertsitatean fisika teorikoko irakasle gisa. Zientzien Akademiako kide eta idazkari nagusi izan zen.
Hasieran termodinamikari buruzko ikerketak egin zituen batez ere, Boltzmannen ikerketak jarraituz. Gorputz beltzen neurketa termikoan energiaren banaketa espektrala teorikoki argitzeko egin zituen esperimentuen ondorioz, energiaren jarraitutasun ezaren hipotesia azaldu eta quantumak definitu zituen (1900). Teoria hori da fisika modernoaren oinarrizko hipotesietako bat.
Fisikako Nobel saria eman zioten zuen 1918an.
Piano-jotzaile bikaina zen eta musikaren teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Aurkikuntza berrien ezagutza teorikoaren ondorioez eta izadiaren zientzien eta erlijioaren arteko erlazioez ere arduratu zen. Positibismoaren eta pragmatismoaren etsaia zen, eta uste osoa zuen izadiaren zientzietan egia objektibo bat badela, alegia, kausalitate printzipioak guztizko balioa duela zioen.
Plancken konstantea
Plancken konstantea Quantumen teoriaren konstante unibertsala da. Sinboloa h da, eta balioa 6,625 x 10−34 joule.segundo. Quantum bateko irradaren energia (E) eta irradaren maiztasuna (h) erlazionatzen ditu formula honen bidez: E = h. Azken honi Plancken legea deitzen zaio; quantumen mekanikako oinarrizko legea da. Irrada elektromagnetikoa banakako sortatan edo fotoietan bilduta dagoela dio, eta bakoitzaren energia aipatu den formulak adierazten du.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Fokker-Planck ekuazioa
- Plancken denbora
- Plancken konstantea
- Planck luzera
- Plancken unitateak
- Quantumen teoria
- Uhin-partikula dualtasuna
Kanpo estekak