Max Mosley
Max Rufus Mosley (Londres, 1940ko apirilaren 13a - ibidem, 2021eko maiatzaren 23a) ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia izan zen. Nazioarteko Automobilismo Federazioko presidente izan zen 1993tik 2009ra.
Max Mosley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Max Rufus Mosley |
Jaiotza | Londres, 1940ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 2021eko maiatzaren 23a (81 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Familia | |
Aita | Oswald Mosley |
Ama | Diana Mitford |
Ezkontidea(k) | Jean Marjorie Taylor (en) (1960ko uztailaren 9a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ Church (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua, politikaria, team manager (en) eta barristerra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Oswald Mosley politikari faxista britainiarraren eta Diana Mitford idazlearen semea izan zen. Fisika ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean eta zuzenbidea Londresen. Abokatu gisa lan egin zuen eta patente eta marketan espezializatu zen. Auto lasterketetan pilotu gisa parte hartu zuen afizionatu mailan. 1969tik March Engineering eskuderiaren sortzaile eta jabekide izan zen, eta konpainiaren ordezkaria izan zen 1 Formulako Eraikitzaileen Elkartean (FOCA). Bernie Ecclestonekin batera FOCA ordezkatu zuen Nazioarteko Automobilismo Federazioan (FIA). FIAko buruzagi izan zen amasei urtez.