Max Factor

Maksymilian Faktorowicz, Max Factor izenez ezaguna, (Zduńska Wola, Łódź, Polonia, 1872eko irailaren 15a - Beverly Hills, Kalifornia, AEB, 1938ko abuztuaren 30a) poloniar-judu enpresaria izan zen.

Max Factor

Bizitza
JaiotzaZduńska Wola, 1872ko irailaren 15a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills, 1938ko abuztuaren 30a (65 urte)
Hobiratze lekuaHillside Memorial Park (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, ekintzailea, makillatzailea, zientzialaria, asmatzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak

maxfactor.com
IMDB: nm0264874 Find a Grave: 1393 Edit the value on Wikidata

Biografia

Max Factor bera 1877an sortu zen Łódźen (Polonia), garai hartan Errusiar Inperioaren baitan zegoen herrian. Aitak ezin zuen hamar seme-alaben hezkuntza ordaindu eta Maximilian dentista-botikari baten negozioan aprendiz sartu zen 8 urte zituela. Ikasi beharrekoak ikasita, Moskutik gertu zegoen herrixka batean denda ireki zuen eta makillajea, kremak, lurrinak eta ileordeak saltzen hasi zen[1].

Errusiar nobleziak begiz jo zuen antzerki konpainia batentzat makillaje lanetan aritu zenean eta, urte gutxitan tsarraren sendiaren eta Errusiar Inperioko Operaren makillatzaile ofizial bihurtu zen. Baina bertan lortutako ospea nahikoa ez eta 1904an Maximilianek AEBetara emigratu zuen, emaztea eta hiru seme-alabak hartuta. Ellis uhartera iristean 40.000 dolarretan neurtu zituzten sendiaren ondasun guztiak.[1]

Urte horretan bertan, Saint Louisen (Missouri) egindako Munduko Erakusketan, bere produktu kosmetikoak erakutsi zituen, Max Factor izen laburrago eta komertzialagoa erabiliz. Baina benetako jauzia 1908an eman zuen, Los Angelesera aldatu zenean, zinema industriaren inguruan negozio oparoa sortuko zuelakoan.[1]

1909an Max Factor kosmetiko enpresa ezaguna sortu zuen Los Angelesen (AEB). Ordura arte zinemako izarrak antzerkian erabilitako produktuekin makillatzen zituzten. Baina produktu horiek ez ziren egokiak industria berrian. Max Factorrek makillaje-barra kremaz ordezkatu zuen 1914an. Geruza meheagoak jartzea ahalbidetzen zuen, eta emaitza ez zen zartatzen. Laster Hollywoodeko izar guztiek Maxen produktuak erabili eta haren eskuetatik pasa nahi zuten.[1]

1920ko hamarkadan Max Factor kosmetikoak publiko zabalari eskaini zizkion, erabiltzen zituztenek zine izarren itxura izango zutela salduz. Max Factor 1938ko abuztuan hil zen.[1]

Erreferentziak

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2009-11-08). «Max Factor(owitz)» Argia CC-BY-SA lizentzia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.