Max Euwe
Machgielis (Max) Euwe (Watergraafsmeer, 1901eko maiatzaren 20a - Amsterdam, 1981eko azaroaren 26a) nederlandar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1935etik 1937 arte. Matematika ikasketak burutu eta matematika irakasle izan zen, Rotterdamen lehenengo eta Amsterdamen ondoren; bere matematika ezagutzak erabili zituen xake problemak ebazteko.
Max Euwe | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1979) | |||||
1970 - 1978 ← Folke Rogard (en) - Friðrik Ólafsson →
1935 - 1937 ← Aleksandr Alekhin - Aleksandr Alekhin → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Machgielis Euwe | ||||
Jaiotza | Amsterdam, 1901eko maiatzaren 20a | ||||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||||
Heriotza | Amsterdam, 1981eko azaroaren 26a (80 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Driehuis Velsen Crematorium (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Carolina Elisabeth Bergman (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Amsterdamgo Unibertsitatea (1919 - 1926) | ||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||
Tesia | Differentiaal invarianten van twee covariante-vectorvelden met vier veranderlijken (en) | ||||
Tesi zuzendaria | Roland Weitzenböck (en) Hendrik de Vries (en) | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Jack P. C. Kleijnen (en) Jan S. Folkers (en) | ||||
Hizkuntzak | nederlandera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | xakelaria, matematikaria, chess official (en) , idazlea, informatikaria, katedraduna eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Erasmus University Rotterdam Tilburgeko Unibertsitatea (1964 - 1965) Tilburgeko Unibertsitatea (1965 - 1971) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Herberehetako xake txapelduna izan zen 1921etik 1935 arte. 1935ean, 30 partidako lehiaren ostean, orduko munduko txapeldun zen Alexander Alekhine garaitu zuen. Txapeldun titulua Alekhineren beraren aurka galdu zuen 1937an. 1946an, Alekhine hil zenean, batzuek uste zuten automatikoki Euweri zegokiola txapeldun titulua, baina Euwek, titulua eskuratzeko, Hagan beste lau jokalarirekin batera jokatu zen torneo batean parte hartzea onartu zuen. Azken lekuan geratu zen, eta Mikhail Botvinnik izan zen txapeldun berria.
1970 eta 1980 artean FIDEko presidente izan zen. Xakeari buruzko hainbat liburu ere idatzi zituen.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Euwe |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Alexander Alekhine |
Munduko Xake Txapelduna 1935-1937 |
Ondorengoa Alexander Alekhine |
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.