Max Bill
Max Bill (Winterthur, 1908ko abenduaren 22a - Berlin, 1994ko abenduaren 9a) suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea izan zen.
Max Bill | |||||
---|---|---|---|---|---|
1967ko abenduaren 4a - 1971ko azaroaren 28a Barrutia: Zürich kantonamendua
1961 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Winterthur, 1908ko abenduaren 22a | ||||
Herrialdea | Suitza | ||||
Heriotza | Berlin, 1994ko abenduaren 9a (85 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Binia Bill (en) (1931 - Angela Thomas (en) (1991 - 1994ko abenduaren 9a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bauhaus Kunstgewerbeschule Zürich (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Irakaslea(k) | Vasili Kandinski | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, eskultorea, diseinatzaile grafikoa, unibertsitateko irakaslea, politikaria, diseinatzailea eta argazkilaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Zürich eta Berna | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Allianz (en) Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) | ||||
Mugimendua | concrete art (en) | ||||
Genero artistikoa | Konstruktibismoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Ring of Independents (en) | ||||
1924tik 1927ra zilargintza ikasi ondoren, Dessauko Bauhaus-en ikasi zuen Wassily Kandinsky, Paul Klee eta Oskar Schlemmer irakasleekin.
Diseinu grafikoan lan egin zuen eta 1932-33 urteetan bere etxea eraiki zuen Zürichen. Diseinatzaile industrialaren lana diseinuaren argitasunagatik eta proportzio zehatzengatik ezaugarritu zen. XX. mende hasierako espiritua irudikatzen saiatu zen eta arte konkretuaren kontzeptuan islatu zuen.
Eskultura ugari egin zituen Europan eta bere lanen erakustaldiak egin zituen galeria eta museoetan. Eraikinak ere proiektatu zituen eta irakasle izan zen.
Iruditegia
- Ulmer Hocker (Ulmer Aulkitxoa) (1954)
- Familie von fünf halben Kugeln (Bost bola erdiko familia) (1966) Karlsruhen
- Säule mit 3-6-eckigen Querschnitten (Gurutzean 3-6 sekzio angeluar dituen zutabea) (1966) Marlen
- Pavillon-Skulptur (Eskultura-pabiloia) (1983) Zürichen
- Bildsäulen-Dreiergruppe (Hiruko zutabe margotuaren taldea) (1989) in Stuttgart
- Einstein Denkmal (Einsteinen monumentua) (1982) in Ulm
- Endlose Treppe (Amaierarik gabeko eskailerak) (1991) Ludwigshafenen
- Lau kubo Jerusalemgo Blumfield lorategian
- Ulm HfG eraikina, Hans G. Conraden argazkia.
- Junghans erlojua, Max Billen diseinua.
- Pavillon-Skulptur (1983), Zürich
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.