Max Aitken (Beaverbrook I. baroia)
William Maxwell Aitken, Beaverbrook I. baroia (Maple, Ontario, 1879ko maiatzaren 25a - Leatherhead, Surrey, 1964ko ekainaren 9a) kanadar-britainiar argitaratzaile eta politikaria izan zen.
Hogeita hamar urterekin milioiduna zen eta Kanadatik Britainia Handira aldatu zen. Bonar Lawrekin izan zuen adiskidetasunak Komunen Ganberan eserleku bat lortzeko balio izan zion 1910ean. 1916an Herbert Henry Asquith lehen ministro izendatu zutenean izan zuen parte-hartzeari esker, Informazio ministro kargua lortu zuen David Lloyd Georgeren koalizio gobernuan.
Gerra ostean, argitalpen negozioan murgildu zen eta Daily Express egunkaria munduko egunkaririk salduena bihurtu zuen. Argitaletxeak eta albiste aberkoiak langile klase kontserbadorearengana zuzendu ziren. Stanley Baldwin eta Neville Chamberlainen gobernuei babesa eman zien eta Winston Churchilleko gerra gobernuan aeronautika ekoizpeneko ministroa izan zen. Evening Standard eta Sunday Express egunkarien jabea ere izan zen.