Mauro Urriza
Luis Mauro Urriza Oteiza (Aiegi, Nafarroa, 1963ko urriaren 12a - Aiegi, Nafarroa, 2014ko uztailaren 19a) nafar musikaria eta musikagilea izan zen.[1]
Mauro Urriza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aiegi, 1963ko urriaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Aiegi, 2014ko uztailaren 19a (50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta musikagilea |
Bizitza
Mauro Urriza Aiegin 1963ko urriaren 12an jaio zen Aiegin. Solfeoan, Eskusoinuan, Konposizioan, Orkestra-zuzendaritzan eta Abesbatza-zuzendaritzan goi-tituluduna zen Nafarroako eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioetatik.
Musika klasikoan ibilbide akademiko luzearen ondoren, jazz musikak erakarri zuen Mauro eta ikasteari ekin zion berriro: I. Salvadorrekin pianoa, M. Blanco eta G. Kleinekin konposizioa eta I. Askunzerekin harmonia.[2]
Mauro Urriza Jazz Group musika taldearekin bi disko grabatu zituen: Inconquistable eta Blues for Oteiza.
2014ko uztailaren 19an hil zen, 50 urte zituela.
Diskografia
Mauro Urriza Jazz Group
- Inconquistable (2010)
- Blues for Oteiza (2014)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Homenaje en Ayegui a Mauro Urriza Oteiza» Diario de Navarra 2014ko irailaren 25a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 26a).
- (Gaztelaniaz) Baluarte jauregia. (2014). Mauro Urriza Oteiza 'In Memoriam'. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 26a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.