Mauro Corona

Mauro Corona, Maurizio Corona-tik datorren izen laburtua (Baselga di Piné-n, Italia, 1950eko abuztuaren 9a), idazle, alpinista eta eskultore italiarra da.

Mauro Corona

Bizitza
JaiotzaBaselga di Pinè, 1950eko abuztuaren 9a (73 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eskultorea, arroka-eskalatzailea, mendigoizalea eta telebistako pertsona ospetsua

maurocorona.it
IMDB: nm1076283 Twitter: CoronaMauro Edit the value on Wikidata

Egurra lantzen du eta zenbait liburu idatzi ditu, hauetako batzuk best seller-ak. Horretaz gain, mendiari eskaini dio bere bizia. Italian zein atzerrian gailur asko eskalatu ditu eta Friuliko Dolomitetan 300 eskalada bide baino gehiago ireki ere bai.

Biografia

Haurtzaroa

Mauro Corona umetan.

Domenico "Meni" Corona eta Lucia "Thia" Filippin, saltzaile ibiltarien semea, Baselga di Piné- n jaio zen. [1] Trentinon haurtzaroko lehen urteak igaro ondoren, familia Ertora, Vajont bailarako familiaren jatorrizko herrira, itzuli zen, garai hartan Udine probintzian zegoena, nahiz eta gero, Pordenone probintziakoa izatera pasa zen 1968an. Han igaro zituen hurrengo urteak San Rocco auzoan. Umetatik aitaren urratsak jarraitu zituen ezkutuko ehizan arituz. Mendi horietan igaro zuen bere gaztaroa eta hor sortu zitzaion mendiarekiko eta mendizaletasunarekiko pasioa.

Bigarren anaia jaio zenean, senarrak emandako jipoiek akituta, amak familia abandonatu eta hilabete gutxira,[2] Corona irakurtzen hasi zen: Tolstoi, Dostoievski eta Cervantes dira bere idazlerik gogokoenak, eta, garai berean, aitona zizelkatzailearen eskutik egurrezko eskulturagintzaren artea ikasi zuen. Erton lehen hezkuntzako ikasketak egin ondoren, Longaronen, Belluno probintzian, hasi zituen bigarren hezkuntzako ikasketak. 1963ko urriaren 9an Vajont-en gertatu zen luizi batek beheko bellunotarrak eta Veneto eta Friuliren arteko lakuaren inguruko herritarrak harrapatu zituen, 2000tik gora hildako eraginez, eta ordutik aurrera bizimodua erabat aldatu zuen nahiz eta bere familiak ez zuen galerarik izan hondamendian. Zenbait urte geroago, Aspro e dolce nobelan gertatutakoa kontatu zuen.

Bere lehen anaia txikiarekin batera Pordenoneko Don Bosco eskolara egin zuen aldaketa ondoren: garai gogorra izan zen hau berarentzat, nostalgiak, preso egotearen sentsazioak eta Ertoko basoen gabeziak etengabe atsekabetzen baitzuten. Irakasle salestar batzuek literaturarekiko zaletasuna indartzen lagundu zioten eta ikastera animatu zuten. Bi anaiak Ertora itzuli zirenean, Coronak Ortiseiko Arte Eskolan hasi nahi zuen, baina diru faltagatik Udineko Geometri Marinoni institutuan hasi behar izan zuen.

Monte Buscadatik Ertoko lantegira

Urte batzuen ondoren eskola utzi zuen, ikasgaiei baino arreta gehiago eskaintzen zion Tex-en komikiak irakurtzeari ikasgelan.[3][4] 1968an Felice Corona, Mauroren lehen anaia gaztea, Alemaniara joan zen lan bila, baina zoritxarrez, hiru hilabeteren buruan Paderborn-go igerileku batean ito zen. Bien bitartean, Mauro Maniago-ko peoi lana utzi eta Buscada mendiko marmolaren harrobira lanera joana zen. Haurtzaroa gogorarazten zioten inguruko gailurrek, basoek eta zelaiek lan gogor hau arintzen lagundu zioten nolabait.

Soldadutzaren garaian lan hori utzi behar izan zuen eta Alpeetako tropekin L'Aquilan hasi zuen soldaduska. Handik Tarvisiora joan zen eski taldearekin. Egindako gehiegikeria batzuengatik hogeita hamabi egunez zigor gelaxkan egon behar izan zuen, horren ondorioz, hilabete beranduago bukatu zuen soldadutza.

Corona eskultorea

1980ko hamarkadan harrobia itxi zen itxi zen eta Corona hormagin gisa kontratatu zuten. 1975eko goiz batean, Sacile-ko Renato Gaiotti Balbi kaleko bere lantegiaren aurretik igaro zen kasualitatez eta, eskultura txiki batzuk ikusita, guztiak erostea erabaki zuen.[5] Handik gutxira Gaiottik Sacile-ko San Giovanni del Tempio elizarako gurutze bat eskatu zion. Salmentarekin lortutako diruarekin Coronak zizelkatzeko behar zuen tresneria erosi zuen. Horrela bada, ofizioa erakutsiko zion Falcade-ko Augusto Murer maisua aurkitu eta bere ezagutza tekniko eta artistikoak hobetzeko aukera izan zuen. 1975ean, Longarone-n bere lehen erakusketa antolatu zuen.

Corona eskalatzailea

Garai hartan Coronak ez zuen bere beste pasio handia alde batera utzi: eskalada.1977an Erto eta Casso-ko haitzak ekipatzen hasi zen, gaur egun mundu osoko mendizale asko joaten diren lekua da. Urte gutxiren buruan Friuli-ko mendiak eskalatuta zeuzkan eta Groenlandia eta Yosemiteko haraneko hormetara (Kalifornia) egin zuen jauzi jarraian. Gaur egun dauden eskalada bide asko berak irekitakoak dira.[6]

Corona kirolaria

Mutikotan, Corona lera zalea zen eta lagun arteko lehiak egiten zituzten, euren kabuz eraikitako bitartekoekin, Erto inguruko maldetan, edota herriko kale estu eta aldapatsuetan barrena, beraiek zein besteek mina hartzeko moduko arriskuarekin. Noizean behin, medikuarenera joan behar izaten zuen, etxeetako hormen aurka hartutako kolpeen ondorioz, gorputzeko urradurak sendatzera. 1972an Cervinian ospatutako Italiako lau laguneko bobsleigh txapelketan brontzezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen Corona. [7]

Corona idazlea

Idazle gisa bere ibilbidea 1997an hasi zuen, lagun kazetari batek bere ipuin batzuk Il Gazzettino egunkarian argitaratu zituenean. Harrezkero hainbat liburu argitaratu ditu, guztiak arrakastarekin. Coronak bere eleberrietan eta ipuinetan, ia erabat desagertutako munduarekin harremanetan jartzen du irakurlea: Vajont haraneko herrietako bizitzarekin eta tradizioekin, han gertatutako tragediaren ostean gorabehera bortitzak jasan zituen ingurunea. Gizakiak naturarekin, bere sustraiekin eta etengabeko garapen ekonomiko eta teknologikoaren hurbiltasunarekin duen harremana bezalako gaiak, pasioz eta malenkonia kutsua duen ikuspuntuarekin, jorratzen ditu, eta iraganeko pertsonaia eta oihartzunak berpizten dira maiz bere lerroen artean.

Corona 2009an

Gaur egun Coronak idaztea (literatura erotikoa barne), zuraren artea eta eskalada tartekatzen jarraitzen du hitzaldi, topaketa eta ekitaldietan, eta bere bizitzari buruzko dokumental batzuk egiten ere parte hartu izan du. Vajont filmean ere agertu zen bere aitaren paperean. Bere lagun eta kazetarien artean aipatzekoa da Erri De Luca garaikidea, idazlea eta eskalatzailea hau ere. 2002an Paolo Cossi komikigileak Corona - L'uomo del bosco di Erto (Ertoko baso-gizona) argitaratu zuen Edizioni Biblioteca dell'Immagine argitaletxearekin. Coronak Cossi-ri kontatutako zenbait istorio eta Cossik Coronaren istorioak aurrez aurre entzuteko izan zituen abenturak kontatzen dituen komikia da.

2008ko apirilaren 29an, Cani, camosci, cuculi (e un corvo) liburuagatik "Zakurrak, sarrioak, kukuak (eta belea)" Cardo d'argento saria eman zioten 37. Mendiko literaturako ITAS sarietan.

2011ko uztailaren 17an La fine del mondo storto "Mundu okerraren amaiera" liburuagatik, 75 aldeko botorekin, 2011ko Bancarella Saria[7] irabazi zuen eta 2014an berriz, Mario Rigoni Stern Saria. Aitorpen honengatik adierazpen hauek egin zituen:[8]

« Niretzat sari honek balio ezberdina du eta ez Mario Rigoni Stern-ek eta bere orrialdeek hunkitu nautelako bakarrik [...] Gaur gauean etxera itzuli eta ispiluari begiratzean, agian infernutik irtetea lortu dudala esango diot neure buruari.  »
Mauro Corona 2013ko urrian

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, txinerara, alemanera eta gaztelaniara . [9]

Telebista

2018ko irailaren 11tik ohiko gonbidatua izan da Rai 3 telebista kate italiarrean Bianca Berlinguerrek zuzentzen duen Cartabianca programan, 2020ko irailaren 23ra arte, aurkezleari "oilo" deitzeagatik programa uztera derrigortu baitzuten.[10] 2021ean berriro hasi zen dena den.

Bizitza pribatua

Mauro Corona Francesca-rekin dagon ezkonduta eta lau seme-alaba ditu: Marianna, Matteo, Melissa eta Martina. [11]

Liburuak

Ipuin bildumak

  • Il vollo della martora, Turin, Vivalda, 1997, ISBN 88-7808-131-0 .
  • Le voci del bosco, Pordenone, Biblioteca dell'immagine, 1998, ISBN 88-87881-06-5 .
  • Finché il cuculo canta, Pordenone, Biblioteca dell'immagine, 1999.
  • Gocce di resina, Pordenona,Biblioteca dell'immagine, 2001, ISBN 88-87881-51-0 .
  • Nel legno e nella pietra, Milan, Mondadori, 2003, ISBN 88-04-50464-1 .
  • Aspro e dolce, Milan, Mondadori, 2004, ISBN 88-04-52731-5 .
  • Cani, camosci, cuculi (e un corvo), Milan, Mondadori, 2007, ISBN 978-88-04-55542-1 .
  • Torneranno le quattro stagioni, Milan, Mondadori, 2010, ISBN 978-88-04-60059-6 .
  • Venti racconti allegri e uno triste, Milan, Mondadori, 2012, ISBN 978-88-04-61623-8 .
  • I misteri della montagna, Milan, Mondadori, 2016, ISBN 978-88-04-64713-3 .

Ipuinen antologiak

  • Gli occhi del bosco (Storie di animali e uomini), Milan, Oscar Mondadori, 2012, ISBN 978-88-04-62089-1 .
  • Il bosco racconta: Storie del bosco antico-Torneranno le quattro stagioni, Erri De Lucaren hitzaurrearekin, Collana I Grandi, Milan, Mondadori, 2015, ISBN 978-88-04-65769-9 .

Eleberriak

  • L'ombra del bastone, Milan, Mondadori, 2005. ISBN 88-04-54857-6 .
  • I fantasmi di pietra, Milan, Mondadori, 2006. ISBN 88-04-55543-2 .
  • Storia di Neve, Milan, Mondadori, 2008. ISBN 978-88-04-58111-6 .
  • Il canto delle manére, Milan, Mondadori, 2009. ISBN 978-88-04-59071-2 .
  • La finde del mondo storto, Milan, Mondadori, 2010, ISBN 978-88-04-60341-2 . - 2011ko Bancarella Sariaren irabazlea
  • Come sasso nella corrente, Milan, Mondadori, 2011. ISBN 978-88-04-61131-8 .
  • La voce degli uomini freddi, Milan, Mondadori, 2013. ISBN 978-88-04-63377-8 .
  • La via del sole, Collana Scrittori italiani e stranieri, Milan, Mondadori, 2016, ISBN 978-88-04-66930-2 .
  • Nel Muro, Collana Scrittori italiani e stranieri, Milan, Mondadori, 2018, ISBN 978-88-04-67329-3 .
  • L'ultimo sorso. Vita di Celio, Collana Scrittori italiani e stranieri, Milan, Mondadori, 2020, ISBN 978-88-047-3135-1 .

Haurrentzako alegiak eta lanak

  • Storie del bosco antico, Milan, Mondadori, 2005. ISBN 88-04-54597-6 .
  • La casa dei sette ponti, Milan, Feltrinelli, 2012. ISBN 978-88-07-01907-4 .
  • Una lacrima color turchese, Milan, Mondadori, 2014. ISBN 978-88-04-64945-8 .
  • Favola in bianco e nero, Milan, Mondadori, 2015. ISBN 978-88-04-66114-6 .

Saiakerak eta eskuliburuak

  • La Montagna. Chiacchierata con ventun giovani all'osteria Gallo Cedrone in una notte di primavera del 2002, 2 CDrekin, Pordenone, Biblioteca dell'immagine, 2002, ISBN 88-87881-69-3 .
  • Un destino nel volo, Luciano Zanelli-rekin, Santa Giustina, Polaris, 2003.
  • Vajont: quelli del dopo, Milan, Oscar Mondadori, 2006, ISBN 88-04-55817-2 .
  • Guida poco che devi bere. Manuale a uso dei giovani per imparare a bere, Milan, Mondadori, 2013, ISBN 978-88-04-62503-2 .
  • Confessioni ultime. Una meditazione sulla vita, la natura, il silenzio, la libertà, Giorgio Fornoni-ren filmarekin DVDan, Milan, Chiarelettere, 2013, ISBN 978-88-6190-428-6 ; TEA, Milan, 2020.
  • Quasi niente, Luigi Maieron-ekin, Milan, Chiarelettere, 2017.
  • Il passo del vento, Matteo Righetto-rekin, Collana Omnibus, Milan, Mondadori, 2019, ISBN 978-88-047-0965-7 .

Poesia

  • La ballata della donna ertana, Milan, Mondadori, 2011. ISBN 978-88-04-60869-1 .

Sariak

  • Cardo d'argento (2008), Mendiko literaturako 37. ITAS Saria, Cani, camosci, cuculi (e un corvo) liburuagatik
  • Bancarella Saria (2011) La fine del mondo storto liburuagatik
  • Christmas Love (2011) (Christmas FIlm Festival) "bere naturarekiko maitasun mugagabeagatik" [12]
  • Mario Rigoni Stern Saria (2014), narrazio atalean, La voce degli uomini freddi lanagatik.
  • Selezione Campiello Saria (2014) [13]
  • Ingurumen Saria (2016) 29. Ingurumenaren eta Herrien arteko topaketaren Tignano-ko Jaialdian
  • La Tore Isola d'Elba Literatura Saria (2021. edizioa).

Erreferentziak

  1. Nebbia. (mercoledì 26 settembre 2007). «Nebbia in val padana, calmi gli altri mari: Mauro Corona: il poeta alpinista» Nebbia in val padana, calmi gli altri mari (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  2. 30 giugno 2010.
  3. (Italieraz) «La Vita» Mauro Corona (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  4. (Italieraz) «Mauro Corona "Come Cervantesnon accetto gioghi"» lastampa.it 2012-07-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  5. (Italieraz) «Mauro Corona, l'uomo del Vajont, si racconta: «Da zingaro a scrittore»» www.ilgazzettino.it (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  6. (Italieraz) «Mauro Corona - Il poeta del legno - Official Site» Mauro Corona (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  7. «Albo d'Oro - Premio Bancarella - Pontremoli - Lunigiana» web.archive.org 2018-05-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  8. (Italieraz) «Letteratura: Mauro Corona, forse sono uscito dall'inferno - Cultura» ANSA.it 2014-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  9. (Gaztelaniaz) Morales, Manuel; Koch, Tommaso. (2011-12-23). «El ermitaño italiano que se convirtió en fenómeno literario» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  10. (Italieraz) «Corona-Berlinguer, scontro in tv: «Stia zitta, gallina!». La replica: «Non si permetta»» Video: ultime notizie - Corriere TV (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  11. (Italieraz) «Chi è Francesca, la moglie di Mauro Corona» DiLei 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  12. «Cinquew Estero Foto Italia News Notizie Video!» www.cinquew.it (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  13. «Premio Campiello Letteratura - Confindustria Veneto» web.archive.org 2014-09-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.